Herriko etxea

Gertaeren deskribapena

Antolaketa politikoa
Data : –
Helbidea :  –

Sozialistek  talde egonkorra eta antolaketa egitura zehatza zuten  lantegi-herrian. Lehenengo talde sozialista Barakaldon sortu zen 1900. urtean, eta Arrandi kaleko 2. solairuan izan zuen egoitza nagusia; gero, ordea, Donibane kalera aldatu zen. Urte batzuen buruan, lokal propioa izatea erabaki zuten, eta 1913an eraiki zen lehen Herriko Etxea, egungo Herriko Plazan.

 

Casa del Pueblo – militante sozialisten zentro soziala – alderdi sozialistaren eta UGTren inguruan sortutako erakunde guztiak hartzen saiatu zen. Herriaren lehen Etxe horren ostean, militantzia sozialistaren indarra ikusita, 1932an inauguratu zen bigarren bat eraiki zuten, arkitektura berezikoa. Bigarren Herriaren Etxe hau gaur egungoak  Batzar Nagusien kalean hartzen duen orubean zegoen Errepublikaren garaian, artean Pablo Iglesias kaleko, zehazki 4 zenbakan.

Mikel Aizpururen arabera, “Barakaldon hormigoiz eraikitako lehenengo eraikina izan zen, eta 210.618 pezetako kostua izan zuen. Beheko solairuan, 1.500 pertsona hartzeko  batzar areto handi bat egin zen. Horrez gainera, beste hiru solairu izan zituen. Lehenengoan, bilera gela; bigarrenean, kafetegia, hainbat bulego eta liburutegia eta hirugarren, alokairuan jartzeko 4 etxebizitza. Afiliatutako  langile barakaldarrek lokal moderno bat edukitzea eta haren jabe izatea zen helburua ”(I. liburukia, 50. or.). 

Garai hartan, eta berriro ere Mikel Aizpuruk jasotakoari jarraituz, Herri Etxeak 4.400 kide zituen, “horietatik 150 soilik ziren Sozialisten Taldeko kide eta 270, berriz, Gazteria Sozialistakoak” (I. liburukia, 50. or.).

Gerra Zibilaren ondoren bota  zuten eraikina. Haren ordez, beste bat eraiki zen, Sindikatu Bertikal frankistaren egoitza nagusi bihurtu zena.

Udalerriak bazituen beste talde sozialista batzuk ere. Gutxienez, Lutxanako Zirkulu Sozialistaren lekukotasunak ditugu (Lutxana, 14an).

ITURRIAK
AIZPURU, Mikel (2010). Barakaldo, industria hiria: goraldia eta sendotzea (1900-1937). I. liburukia. Bilbo: Beta III Milenio, DL

Lekuaren erreferentzia

Egoitza, Herriko Etxean (Batzar Nagusiak 4) 

BBK ERAIKINA: 1928 inguruan eraikia. Nabarmendu, lehen udal liburutegia zegoela bertan. Eraiki aurretik, lur horretan Herriaren Etxea zegoen, eta, geroago,  handik metro batzuetara berreraiki zuten.

Kontserbazio egoera:

Eraikina Gerra Zibilaren ondoren bota zuten.

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Close

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Close