Egin klik plaketan lotutako informazioa ikusteko

Biktima

JULIÁN APARICIO BARANDA

Plaka inskripzioa

HEMEN BIZI IZAN ZEN

JULIÁN APARICIO

JAIOA: 1915

DEPORTATUA: 1941 - GUSEN

HILDA: 21.11.1941

Plakaren lekua

La Siebe kalea, 9

Informazioa

1917ko martxoaren 14an jaio zen. Preso egon zen Stalag XII-D (Trier) esparruan (preso-zenbakia: 24.825). Ondoren, Gusen-eko kontzentrazio-esparrura deportatu zuten 1941eko apirilaren 3an. 1941ko azaroaren 21ean zendu zen.

Biktima

GERARDO MORO DE LA FUENTE

Plaka inskripzioa

HEMEN BIZI IZAN ZEN

GERARDO MORO

JAIOA: 1917

DEPORTATUA: 1941 - MAUTHAUSEN

HILDA: 16.4.1942

Plakaren lekua

Foruen kalea, 14

Informazioa

1917ko apirilaren 23an jaio zen. Fallinbostel-eko Stalag XI-B esparruan egon zen preso. Ondoren, Mauthausen-era deportatu zuten 1941eko urtarrilaren 27an (preso-zenbakia: 87.240). 1942ko apirilaren 16an zendu zen. Justizia Ministerioaren webgunean 1942-04-16an zendu zela agertzen da, bai eta Steyr esparruan izan zela ere, Austrian.

Biktima

FÉLIX URRUTIA

Plaka inskripzioa

HEMEN BIZI IZAN ZEN

FÉLIX URRUTIA

JAIOA: 1907

PRESOA: FALLINBOSTEL

DEPORTATUA: 1941 - GUSEN

HILDA: 23.9.1941

Plakaren lekua

Lutxana kalea, 3

Informazioa

1907ko abuztuaren 1ean jaio zen. Fallinbostel-eko Stalag XI-B esparruan egon zen preso. Ondoren, Gusen-era deportatu zuten 1941eko urtarrilaren 27an (preso-zenbakia: 87.193). 1941eko irailaren 23an zendu zen.

Biktima

MARTÍN VEIGA UZCATI

Plaka inskripzioa

HEMEN BIZI IZAN ZEN

MARTÍN VEIGA

JAIOA: 1907

DEPORTATUA: VERNET

IHES EGINDA

Plakaren lekua

Autonomia kalea, 22

Informazioa

1907ko urriaren 8an jaio zen. Egiaztatu ahal izan denaren arabera, Marcelino Vernet-eko kontzentrazio-esparruan zegoen (Frantzia) 1944ko uztailaren 30ean beste atxilotu batzuekin batera bertatik kamioi eta autobusetan atera zituztenean Tolosako Caserna Caffarelli delakora joateko. Handik Dachau-ra deportatu zuten 1.261 konboi ospetsuan, deportatuek eurek “Tren fantasma” esaten ziotena. Marcelinok trenetik ihes egin zuen 1944ko abuztuaren 21ean Valence inguruan. Vernet errepresiozko esparru bat izan zen; Gestapok zuzentzen zuen, eta ordena publikorako arriskutsuak ziren edo susmagarriak ziren atzerritar guztiak barruan sartzeko erabili zen Frantzian (intelektual antifaxistak). 1944ko ekainean, azken presoak esparrutik atera zituzten (403), eta gizonak Dachau-ko kontzentrazio-esparrura eraman zituzten eta emakumeak Ravensbrück-eko kontzentrazio-esparrura.

Biktima

JUAN ARREGUI OLANO

Plaka inskripzioa

HEMEN BIZI IZAN ZEN

JUAN ARREGUI

JAIOA: 1903

DEPORTATUA: 1942 - MAUTHAUSEN

ASKATUA

Plakaren lekua

Ibarra kalea, 12

Informazioa

1903ko martxoaren 30ean jaio zen. Barakaldon bizi izan zen. Mauthausen-era deportatu zuten 1942ko irailaren 12an (preso-zenbakia: 12.864). Aske utzi zuten.

Biktima

 SEGUNDO RUBIANES CASTROVIEJO

Plaka inskripzioa

HEMEN BIZI IZAN ZEN

SEGUNDO RUBIANES

JAIOA: 1918

DEPORTATUA: 1941 - GUSEN-MAUTHAUSEN

HILDA: 9.12.1941

Plakaren lekua

Anikollano kalea, 33

Informazioa

1918/04/13an jaio zen, ziur asko, Barakaldon, baina ezin dugu ziurtatu. Edonola ere, Gurs-eko (Frantzia) zerrendan Barakaldokoa dela dago jasota. Preso egon zen Stalag IX-A (Ziegenheim) esparruan (preso-zenbakia: 50860). Ondoren, Gusen-Mauthausen-eko esparrura deportatu zuten 1941/04/29an 5041 preso-zenbakiaren. 1941/12/09an zendu zen.

Biktima

LUIS ARRANZ IZQUIERDO

Plaka inskripzioa

AQUÍ VIVIO

LUIS ARRANZ

NACIDO: 1909

PRESO:TOULOUSE

DEPORTADO: 1944 - BUCHENWALD

LIBERADO

Plakaren lekua

Pormetxeta kalea, 30

Informazioa

1909. urtean jaio zen. Preso egon zen Tolosako Stalag esparruan. Ondoren, Buchenwald esparrura deportatu zuten 1944ko abuztuaren 6an. Azkenik, aske geratu zen indar aliatuek esparrua liberatu zutenean.

Biktima

EMILIO CUEVAS ALONSO

Plaka inskripzioa

AQUÍ VIVIO

EMILIO CUEVAS

NACIDO: 1917

DEPORTADO: 1944 - NEUENGAMME FALLERSLEBEN-LAAGBERG

LIBERADO

Plakaren lekua

Lutxana kalea, 38

Informazioa

1917ko apirilaren 27an jaio zen. Compiègne-ko Stalag esparruan egon zen preso. Ondoren, Neuengamme-ko esparrura deportatu zuten 1944ko maiatzaren 24an, eta, ondoren, Fallersleben-Laagberg-eko esparrura. Azkenik, aske geratu zen indar aliatuek esparrua liberatu zutenean.

Biktima

JOSÉ LUIS MAZO SAMANO

Plaka inskripzioa

AQUÍ VIVIO

JOSÉ LUIS MAZO

NACIDO: 1918

DEPORTADO: 1941 - MAUTHAUSEN

LIBERADO

Plakaren lekua

Anbia kalea, 38

Informazioa

1918ko abuztuaren 8an jaio zen. Moosburg-eko Stalag VII-A esparruan egon zen preso. Ondoren, Mauthausen-eko esparrura deportatu zuten 1941eko abuztuaren 31n. Azkenik, aske geratu zen indar aliatuek 1945eko maiatzaren 5ean esparrua liberatu zutenean.

Biktima

NICOLÁS MARTÍN GONZÁLEZ

Plaka inskripzioa

AQUÍ VIVIO

NICOLÁS MARTÍN

NACIDO: 1916

DEPORTADO: 1941 - MAUTHAUSEN

MUERTO: 4.9.1941

Plakaren lekua

San Juan kalea, 22

Informazioa

1916ko irailaren 10ean jaio zen. Preso egon zen Stalag XI-A (Altengrabow) esparruan (preso-zenbakia: 2.552). Ondoren, Mauthausen-era deportatu zuten 1941eko apirilaren 26an (preso-zenbakia: 4.335). 1941eko irailaren 4an zendu zen. Ministerioko webgunean Bilbo dago jasota jaioterri gisa. Hala eta guztiz ere, prentsaurrekoan ikusitako publizitatea dela eta loba bat gurekin jarri zen harremanetan Barakaldon jaio eta bizi izan zela jakinarazteko. Egiaztatu dugunaren arabera, Josú Chuecaren Gurs: el campo vasco liburuko Gurs-eko presoen zerrendan agertzen da Nicolás Barakaldokoa zela.

Biktima

DEMETRIO MORALES MORALES

Plaka inskripzioa

AQUÍ VIVIO

DEMETRIO MORALES

NACIDO: 1914

DEPORTADO: 1941 - GUSEN

LIBERADO

Plakaren lekua

Florida kalea, 14

Informazioa

1914ko azaroaren 29an jaio zen. Barakaldon bizi izan zen. 1941eko urtarrilean Gusen-era eraman zuten. Aske utzi zuten.

Biktima

EUGENIO ALARCIA OBREGÓN

Plaka inskripzioa

AQUÍ VIVIO

EUGENIO ALARCIA

NACIDO: 1914

DEPORTADO: 1941 - MAUTHAUSEN

MUERTO: 2.1.1943

Plakaren lekua

Arrandi kalea, 38

Informazioa

1914/04/01ean jaio zen Quincoces de Yuso herrian (Burgos), eta Barakaldon bizi izan zen; izan ere, Mauthausen-eko dokumentazioan jasota dago Barakaldon zuela etxebizitza, Carmen kaleko 25. zenbakian, gaur egungo Arrandi kaleko 38. zenbakia izan zitekeena. Preso egon zen Stalag: IX-B (Fallingbostel) esparruan 87571 preso-zenbakiarekin. Ondoren, Mauthausen-era deportatu zuten 1941/01/27an 5805 preso-zenbakiarekin. 1942/01/02an zendu zen.

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content