Prozesu politikoa eta herritarra

2017ko ekainean, Barakaldoko Udalak udalerrian memoria historikoaren arloko lan-prozesu bat hasiko zela iragarri zuen, honako helburu hauekin:

  • Udaleko talde politiko guztiak memoria historikoa berreskuratzeko lanean sartzea.
  • Herritarrek memoria historikoa berreskuratzeko tokiko politika publikoen diseinuan parte har dezaten ahalbidetzea. Talde politikoen eta herritarren artean adostasunez diseinatzea arlo horretan jarduteko plan bat, Nazioarteko Zuzenbideak ezartzen dituen jarraibideekin bat datorrena.
  • Lan horren ondorioz, esparru-dokumentu orientagarri eta operatibo bat egin zen, etorkizunean Barakaldon Memoria Historikoa berreskuratzeko politika publikoak garatzeko.

Egin diren beste jarduketa batzuk

  • Barakaldoko eta Ezkerraldeko gerra eta errepresio frankistaren inguruko ikerketa, K-Barakaldo aldizkarian argitaratutako bi artikulurekin amaitu dena: Koldobika López Grandosoren Guda Zibila Barakaldon eta Beatriz Díaz eta Belén Soléren Mujeres y memoria de la represión franquista en la Margen Izquierda..

  • Funts bibliografikoak eskuratzea: Koldobika López Grandoso Barakaldoko gerra zibilari eta frankismoaren garaiari buruzko ikertzaile barakaldarraren La Guerra Civil en Barakaldo obra.
  • Higinio Polo barakaldarraren koadroak – Errepublika garaian EAE/ANVren egoitzarako eginak – jartzea udalbatzaren aretoan, duintasuna lortzeko toki gailen batean, alegia.

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content