Barakaldoren memoria mapak, batetik, Gerra Zibilarekin eta lehen frankismoarekin lotutako memoria lekuak inbentariatzea du helburu, eta, bestetik, bertan gertatutakoaren deskribapena egitea, gertaerak gertatu zireneko garaia eta espazio fisiko bakoitzaren argazki-erregistro zaharra – halakorik badago – eta gaurkoa eskaintzeko.

Memoriaren leku guztiak bost gaitan sailkatu dira; bonbardatutako lekuak eta aire erasoen babeslekuak; gerrako memoria lekuak; herritarrei arreta emateko guneak; leku publikoak, hiri espazioak eta oroitzapen elementuak, eta, azkenik, izaera politiko eta soziala duten industriak eta lekuak.

Sartu eta ezagutu Barakaldoko memoriari lotutako toki garrantzitsuenak.

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content