Barakaldo hainbat aldiz bonbardatu zuten, nahiz eta gai honi buruzko datuak nahasiak izan. “Oroimenaren arrastoak” atalean, gutxienez, 1936 eta 1937ko dozena bat bonbardaketa biltzen dira: 1936/09/25, 1936/11/17, 1937/04/22, 1937/04/23, 1937/04/29, 1937/04/30, 1937/06/05, 1937/12/05, 1937/05/19, 1937/06/13, 1937/06/18, 1937/06/19.

Ikus daitekeen moduan, bonbardaketak areagotu egin ziren batez ere apirilean, maiatzean eta ekainean, Elizatea erori zen arte.
Biktima kopuruari dagokionez, datuak ez dira oraindik behin betikoak. Eusko Jaurlaritzak guztira 30 hildako eta 22 zauritu ematen ditu Barakaldo udalerrian.

Bonbardaketek eragindako kalteen ondorioz, Udalak berebiziko ahalegina egin behar izan zuen etxebizitzarik gabe geratu ziren familiak etxeratzeko eta herritarrentzat babesleku seguruagoak eraikitzen hasteko.

Hemen aipatutako babeslekuez gain, zenbait iturriren arabera, herriko hainbat auzotan babeslekuak daude, baina ez dago horien aztarnarik.


Bonbarkaketa Donibane kalean

Gertaeren deskribapena Data : 1937ko maiatzaren 19aHelbidea : Aldapa kalea, 3  1937ko maiatzaren 12an, matxinoen hegazkinaren erasoaldi …

Bilbo-Portugalete Trenbideko tunela

Gertaeren deskribapenaData : -Helbidea :  -Babesleku gisa erabili zen tuneletako bat Bilbo-Portugalete trenbidearena izan zen; Barakaldotik pasatzen …
Close

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Close