Bonbarkaketa Donibane kalean

Gertaeren deskribapena

Data : 1937ko maiatzaren 19a
Helbidea : Aldapa kalea, 3 

1937ko maiatzaren 12an, matxinoen hegazkinaren erasoaldi batean, hainbat bonba erori ziren Donibane kalean, Sol egunkariak hurrengo egunean adierazi zuenez: “Barakaldon, Donibane kaleko hainbat etxe suntsitu ziren. Zauritu arin bat izan da”.

Leherketek eragindako eraikinen artean kale berean kokatutako frontoi zaharra zegoen. Frontoia 1905eko uztailean inauguratu zen eta, pilota jokoez gain, hainbat mitin politikoen agertokia izan zen, hala nola, Alderdi Komunistak 1936ko uztailaren 6ko goizean, altxamendu militarra baino egun batzuk lehenago emandakoa.

Ez dago bonbardaketa horretan izandako kalteen arrastorik. Frontoia 1963an itxi zuten.

ITURRIAK :
El Sol, 1937ko maiatzak 13, 2. or

Lekuaren erreferentzia

Frontoiaren kokapena: Inguraldek gaur hartzen duen eraikinaren parean ia zegoen San Juan Frontoia.

San Juan kalea Aldapa kaleko izkinan.

Kontserbazio egoera

Ez dago bonbardaketak eragindako kalteen arrastorik.

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Close

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Close