Cabo Quilates kartzela itsasontzia

Gertaeren azalpena

Data : –
Helbidea : Porturen dartsena

Barakaldon, Errepublikako Gobernuaren aurka eta indarrean zegoen legediaren aurka agertu zirenak, edo euskal abertzale edo langile mugimenduaren aurka edo elizaren alde jarri zen jendea kartzelara eraman zuten, eta Cabo Quilates  kartzela-itsasontzian sartu zituzten preso, epaiketaren zain. Denera, 700 preso zeuden gutxi gorabehera.

1936ko irailetik aurrera, alde nazionaleko hegazkinak populazio zibila maiztasun handiagoz, behin eta berriro, bonbardatzen hasi ziren. Bonbardaketa hauen mendeku gisa, Koldobika Lopezek esan digun moduan, Cabo Quilates itsasontziari eraso egin zioten.

Bi eraso izan ziren; lehena, 1936ko irailaren 25ean, Bilboren aurkako bonbardaketa matxinatuaren ondorioz; 50 presok galdu zuen bizia eraso horretan; bigarrena, berriz, urriaren 2an, Jaime I.aren marinelek bultzatua,  Canarias eta Almirante Cervera ontzi frankistek Almirante Ferrándiz destruktore errepublikarrari  irailaren 29an eraso egin, eta ontzia hondoratu zutela jakin zutenean. Bigarren eraso honek 31 bat presoren heriotza eragin zuen.

Lehen erasoan eragindako heriotzetako bat Fernando María de Ybarra, Arriluceko markesarena izan zen, hain zuzen ere, bere familiakoa zen  Ybarra konpainiako itsasontzian.

Cabo Quilates kartzela-ontzia Porturen dartsenan porturatu zen, Barakaldon. Gaur egun monumentu bat dago Cabo Quilates kartzela-ontzian hildako presoen omenez.

ITURRIAK :
LÓPEZ, Koldobika (2016). Gerra Zibila Barakaldon. Hamaika hilabeteko erresistentzia. Bilbo: Beta Edizioak.

Lekuaren erreferentzia

Ontzi hau Porturen dartsenan porturatu zen

Kontserbazio egoera

Ez da existitzen

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Close

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Close