Bilbo-Portugalete Trenbideko tunela

Gertaeren deskribapena

Data : –
Helbidea :  –

Babesleku gisa erabili zen tuneletako bat Bilbo-Portugalete trenbidearena izan zen; Barakaldotik pasatzen zen tarteari zegokiona, hain zuzen ere. Horrek eragozpen ugari eragin zituen aipatutako trena igarotzerakoan, Euzkadiko behin-behineko gobernuko Herri Lan Sailak 1937ko urtarrilaren 4an Barakaldoko alkateari zuzendutako gutunean ondoriozta daitekeenez:
“Pozez adierazten dizugu, errei bakar batean zirkulatzeko baimena eman diogula Bilbotik Portugaleterako ibilbidea egiten duen Trenari, egun honetan, abenduaren 28ra arte egin duen moduan, udalerri horren jurisdikzioan dauden tunelak babesleku gisa erabiltzen jarrai daitezen. Tunelak egokitzea, baina, zure ardura izango da.

Hala ere, komeni luke udal horrek beste babesleku batzuk bilatzea, ez baitizugu ezkutatu behar, erreietako bat erabiltzerik ez dagoenean, behin eta berriz jasotzen ditugula departamentu honetan trenbide horretako zerbitzu eskasiaren karietara idatzitako kexak, ugaria baita zerbitzua darabilen bidaiari kopurua.”.

Tunela martxan da gaur egun ere.

ITURRIAK :
Barakaldoko Udal Artxiboa
– 650 kutxa, 20 espedientea

Lekuaren erreferentzia

Bilbotik Portugaleterako trenbidea, Barakaldotik igarotzen den tartea.

Oraintsuko argazkia

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content