ANV-REN 3. BATAILOIA

Gertaeren deskribapena

Data : –
Helbidea : Artzain Onaren kalea (Euskadiko Prestakuntza Funtsa)

ANVk hainbat ordezkaritza zituen Bizkaian, alderdiko unitateetan egiten ziren erregistroez, ezeztapenez eta transferentziez arduratzen zirenak. Horietako bat Barakaldon zegoen, Lutxanan. José Zapirain zuen komandante.

Koldobika Lopezek jasotako testigantzaren arabera, batailoi honetako gizonek Arrontegi mendian gora korrika eginez entrenatzen zuten, eta horrela, gailurra ere defendatzen zuten.

Ana Mª Cermeño izeneko bizilaguna galtzerdiak josi eta himno abertzaleak abestera joaten zen janari truke.

ANV hirugarren batailoiaren egoitza Lutxanako eskoletan, Bituritxan, zegoen, izen bereko auzoan.

ITURRIAK :
LÓPEZ, Koldobika (2016). Gerra Zibila Barakaldon. Hamaika hilabeteko erresistentzia. Bilbo: Beta Edizioak.

Lekuaren erreferentzia

Lutxanako eskoletan, Bituritxan, Lutxanako auzoan.

Artzain Onaren kalea (Euskadiko Prestakuntza Funtsa) Sefanitro aurrean.

Kontserbazio egoera

Gaur egun, udal institutua, oinarrizko lanbide heziketa eta HAZ bat (herritarrentzako zerbitzua) daude bertan.

Egoera onean.

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content