Barakaldoko udaletxea

Gertaeren deskribapena

Data :
Helbidea : Herriko Plaza 1

Errepublika garaian, Barakaldoko udaletxea 1962an inauguratuko oraingoaren aurrean zegoen kokatua, 1891an eraikitako eraikinean, eta horrek San Bizente elizaren ondoan zegoen udaletxe zaharra ordezkatu zuen.

Okupatu zuen orubea Rájeta izenaz ezagutzen zen eta, horregatik jarri zioten izen bera eraikin berean egokitu zuten ikastetxeari. Bertan izan zuen udal kuartelak ere egoitza. Eraikin berria Herriko Plazaren ondoan altxatu zuten, eta Errepublikaren Plaza izena eman zioten Errepublika garaian.

Barakaldon, Estatuaren zati handi batean gertatu zen bezala, monarkiaren aurkako indarrei eman zion gehiengoak botoa 1931ko apirilaren 12an egindako hauteskundeetan.

Emaitzak ondorengoak izan ziren (Aizpuru, I liburukia, 222. or.):
– Alderdi Errepublikano Erradikalak: 8 zinegotzi.
– Alderdi Sozialistak: 8 zinegotzi.
– Euskal Abertzale Ekintzak: 5 zinegotzi.
– Euzko Alderdi Jeltzaleak: 4 zinegotzi.
– Katoliko Independenteek: 4 zinegotzi.

Alderdi Errepublikano Erradikaleko Simón Beltrán Moreno izendatu zuten alkate.
1936ko otsailean Fronte Popularrak lortutako garaipenaren ondorioz, 1931ko udal korporazioak berreskuratu ziren. Horrela, bada, Beltrán Moreno kargutik kendu, eta Eustaquio Cañas sozialista izendatu zuten behin-behineko alkate-presidente 1936ko martxoaren 12an, eta karguan jarraituko zuen, Elizatea frankisten eskuetan erori zen arte.

Erabaki ugari hartu behar izan zituen Korporazio berriak Gerra Zibileko egun lazgarriei aurre egiteko, garai hartan jada 35.000 biztanle inguru baitzituen herriak.
Lehen erabaki horietako bat, gobernu legitimoaren argibideei jarraituz, Errepublikaren Defentsarako Batzordea eratzea izan zen, altxamenduaren aurka azaldu ziren hainbat alderdi eta sindikatutako ordezkariek osatua: Alderdi Sozialista, Ezker Errepublikanoa, PNV, UGT, CNT, STV, Batasun Errepublikanoa, Alderdi Komunista, ANV eta ANV Autonomoa.

Era berean, enpresen eta partikularren artean armak eta munizioak konfiskatzeko oharra argitaratu zen. Gerrak iraun zuen garaian, ordena mantendu zuen Udalak Barakaldoko kaleetan une oro.

Udalak aktiboki kolaboratu zuen Euzkadiko Gobernuak hartutako neurriekin.
Udalak beti jokatu zuen leial Errepublikako gobernu legitimoarekin. Barakaldoko udal artxiboetan gordetzen den 1937ko urtarrileko Francisco Largo Caballeroren telegrama batean Barakaldoko Udalaren aurreko telegrama bat eskertzen du, zeinetan Valentziako gobernu errepublikanoekiko atxikimendua erakusten zuen.

“Jasoa dut Udalaren izenean zuzendutako telegrama, eta zinez eskertzen dizut zure eskaintza gogotsua eta baldintzarik gabeko atxikimendua. Gobernuaren izenean, jaso ezazue zuek ere gure agur beroa, adeitasunez. Largo Caballero”. Garai hartan, Ministroen Kontseiluko presidente eta Gerra ministro zen Largo Caballero.

Gerrak iraun zuen hilabete horietan, Barakaldoko Udalak lan izugarria garatu zuen, zegozkion eskumenez gainera, gerraren ondorioz sortutakoak ere bere gain hartu baitzituen: bonbardaketek eragindako errefuxiatuak eta hiletsiak zaintzea; Euzkadiko Gobernuarekin batera, odoleko ospitaleen sarea koordinatzea; udalerrian kuarteleratutako batailoiekin koordinazioa; oinarrizko beharrizanen hornikuntza eta abar.

1937ko ekainaren 22an hartu zuten Francoren tropek Barakaldo.
Egun batzuk geroago, José María Llaneza Zabala izendatuko zuten alkate. Etapa berri bati ekin zion Barakaldoko Udalak frankismoaren eskuetan.

ITURRIAK :
AIZPURU, Mikel (2010). Barakaldo, industria hiria: goraldia eta sendotzea (1900-1937). I. liburukia. Bilbo: Beta III Milenio, DL

Lekuaren erreferentzia

Errepublika garaian, 1962an inauguratu zen egungoaren aurrean eraiki zuten Barakaldoko udaletxea.

HAZ dagoen lekuan

Kontserbazio egoera

Gaur egun udaletxearen parte da.

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content