Garay kautxuak

Gertaeren deskribapena

Armategia
Data : –
Helbidea :  Retuerto auzoan dago, egungo Euskadi etorbidearen amaieran

Gerra aurretik gomazko elementuak fabrikatzen ziren industriarako, hala nola estaldurak, xaflak, tankeak eta plakak, eta 150 langile inguruk lan egiten zuen bertan. Mikel Aizpuruk dioenez, “arlo sozialean ez zen lan gatazkarik izan, eta langileek ere ia ez zuten lantegia okupatu, kasu bakan batzuetan izan ezik, Gomas Garayren kasuan esaterako: emakumezko langileek bi zuzendari kaleratu zituzten erreboltaritzat  jota” (libur. I, 189.

Gerran, Errepublikako Gobernuaren zerbitzura egon zen fabrika eta gerra-industria bihurtu zuten.

Gas isurketen aurkako ekipoak, kartutxo-uhalak eta uhaleria egiten ziren. Egunean, 3.000 gas maskara ekoizten zituzten, baina ez ziren sekula erabili, Iparraldeko Frontean ez zelako gas erasorik izan.

Lantegi horretan bildu ziren Gordexola batailoiko buruekin José Antonio Agirre lehendakaria eta Gamir jenerala,  Barakaldoko industria suntsitu ala ez erabakitzeko.

Gerraostean, lantegiak ia normaltasunez funtzionatzen jarraitu zuen, emakumeak enplegatuz.

Fabrika hau Retuerto auzoan zegoen, eta jabeak, José María Garay Sesumagak, bere lurretan eraiki zuen Bihotz Sakratuaren eliza. Eliza horren gainean dagoen Kristo lantegira begira zegoen, baina jada ez dago lantegirik.

ITURRIAK : 
AIZPURU, Mikel (2010). Barakaldo, industria hiria: goraldia eta sendotzea (1900-1937). I. liburukia. Bilbo: Beta III Milenio, DL 
LÓPEZ, Koldobika (2016). Gerra Zibila Barakaldon. Hamaika hilabeteko erresistentzia. Bilbo: Beta Edizioak.

Lekuaren erreferentzia

Retuerto auzoan kokatua. Egungo Euskadi etorbidearen amaieran zegoen ia, Sakratuaren elizatik gertu.

Kontserbazio egoera

Gaur egun ez da existitzen. Izan ere, José María Garay Sesumagak bere jabetzan eraiki zuen Bihotz Sakratuaren Eliza, bere kontura.
Elizaren gainean dagoen Kristo lantegira begira zegoen. Lantegiaren lekuan eraikinak daude orain.
Gaur egun Campillon (Gallarta) dago fabrika.

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Close

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Close