Nazioarteko laguntza gorria

Gertaeren deskribapena

Antolaketa politikoa
Data : –
Helbidea : Auzolan plaza

1917an, Sobietar Iraultzaren garaipenaren ondoren Internazional Komunista sortu zenean, haustura gertatu zen nazioarteko sozialismoaren barruan.  Internazional Komunistaren aldekoak, azkenean, Alderdi Komunistaren inguruan bildu ziren (1920an sortua). II. Internazionaleko alderdikideek, berriz, alderdi sozialistan militatzen jarraitu zuten. 

Barakaldon, sozialismoak komunisten artean baino jarraitzaile gehiago izan zituen klase popularren artean. Hala ere, Alderdi Komunistaz gain, baziren komunismoarekin lotutako erakundeak, hala nola Internazional Komunistak sortutako Nazioarteko Laguntza Gorria, Nazioarteko Gurutze Gorriaren antzera jarduteko asmoz sortua.

Nazioarteko Laguntza Gorriak filialak izan zituen Europako herrialdeetako zati handi batean. Barakaldon Kapitain Sediles Plazan zuen egoitza nagusia, 2 atariko  2. solairuan. Frankismoaren etorrerarekin,  plaza del 18 de Julio  izena jarri zioten; gaur egun, ordea, Auzolan plaza da.

Lekuaren erreferentzia

Egoitza nagusia Capitán Sediles plazan, 2 atarian. Erregimen frankistaren etorrerarekin, plazari 18 de Julio izena jarri zitzaion. Egungo Auzolan plaza da

Kontserbazio egoera:

Kokapena, plazan bertan; ez baita ezagutzen kokapen zehatza zein zen.

Oraingo argazkia

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content