Barakaldo’ko Euzko Batzokija

Gertaeren deskribapena

Antolaketa politikoa
Data : –
Helbidea : Foruak kalea 7

Euskal nazionalismoa hasieratik ahalegindu zen egoitza sozialak lantegi-herriko auzo desberdinetan kokatzen. Batzokiek, euskal alderdi abertzalearen egoitza soziala zirenez, izaera politikoa zuten; baina, hala ere,  gizarte eta kultur jarduera ugari garatu zituzten. 

1930ean EAJ berrantolatu zenetik, batzoki berriak birmoldatzen edo irekitzen hasi ziren. Berrien artean, Retuerto (1932) eta Lutxana (1933) dira aipatzekoak eta, batez ere, Barakaldoko zentro nazionalista garrantzitsuena, Barakaldo’ko Euzko Batzokija, orduan, eta orain ere, Foruen pasealekuan dagoena. Eraikinak hiru solairu zituen eta atzeko aldean frontoia.

Batzoki garrantzitsu honetan, bertako taldeaz gain, Emakume Abertzale Batza eta Barakaldoko Euskal Langileen Elkartasunaren gisako beste erakunde batzuek zuten egoitza nagusia.

Udalerria frankisten eskuetan erori ondoren,  Miliziaren Kuartel eta Zaintza Bulego bihurtu zuten Batzokia, eta, geroago, Gazte Frontearen egoitza.   Salestar eskola bat ere jarri zuten bertan.

ITURRIAK
AIZPURU, Mikel (2010). Barakaldo, industria hiria: goraldia eta sendotzea (1900-1937). I. liburukia. Bilbo: Beta III Milenio, DL

Lekuaren erreferentzia

Batzokiren egoitza Foruak kalean

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Close

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Close