Udal hilerriko mausolea

Gertaeren deskribapena

Data : –
Helbidea : San Bizente hilerria. Errosario kalea, 19

San Bizenteko udal hilerrian eraiki zen kripta. Altxamenduaren alde zeuden eta gudu frontean hil ziren barakaldarren kopurua jakitea nahiko erraza zen, parrokiak ikerketa sakona egin baitzuen “Jainkoaren alde eta Espainiaren alde erori zirenen” inguruan, eliza okupatu ondoren.

Mikel Aizpuruk adierazten duenez, “54 pertsona daude guztira. Azpimarratzekoa da ez zituztela guztiak lurperatu udalak horretarako eraikitako kriptan; hogeita hamar besterik ez. Hilarriak hildakoak zer ziren (karlista, falangista, legionario edo soldadua) adierazten badu ere, ez da ziurra denak boluntario aritu zirenik” (I. liburukia, 193. or.).

1940ko hamarkadan eraiki zen. 1942ko martxoaren 10ean inauguratu zuten tokiko eta probintziako agintariek.

Gaur egun, San Bizente hilerrian dago mausoleoa.

ITURRIAK :
AIZPURU, Mikel (2010). Barakaldo, industria hiria: goraldia eta sendotzea (1900-1937). I. liburukia. Bilbo: Beta III Milenio, DL

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Close

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Close