Gertaeren deskribapena
Mediku arretarako gaitutako zentroa
Data : –
Helbidea : Astarloa kalea
Koldobika López historialariaren arabera, Astarloa kalean kokatutako Arteagabeitiako Kolegioa odol ospitale gisa erabili zuten Gerra Zibilean.
Gaur egungo eskola geroagokoa bada ere, lehenengoa XX. mendearen hasieran eraiki zen, Karmengo Amarena edo Juan Ignacio Gorostizarena bezala.
ITURRIAK :
LÓPEZ, Koldobika (2016). Gerra Zibila Barakaldon. Hamaika hilabeteko erresistentzia. Bilbo: Beta Edizioak.
Lekuaren erreferentzia
Astarloa kalean dago (egungo eskola geroagokoa da), gaur egun hezkuntza zentro publikoa da.