Felipe del Rio aire borroka

Gertaeren deskribapena

Data : 1937ko apirilaren 20a
Helbidea: Galindo ibaian, Barakaldoren aldean. Bondad kalearen amaieran, Sestao eta Barakaldo bereizten dituen biribilgunean.

Felipe del Río Crespo, Santanderren jaioa, abiazio errepublikarreko pilotu izan zen,
Gerra hasi zenean egin zuen bat Felipe del Ríok abiazio errepublikarrarekin. Hasieran, Breguet 19 batean egin zuen hegan, eta azkenean, Polikarpov I-15 sobietar batean, “chato” izenaz ezagutzen zen hegazkinean. Felipe del Ríok, “chatoen” eskuadrila bat prestatu zuen bertako pilotuek osatua.

Gerran hil zuten Felipe Del Río. Nahiko hutsune daude oraindik haren heriotzaren inguruan. Zenbait iturriren esanetan, Portugaleten kaian zegoen Jaime I.a itsasontziaren artilleriaren tiro-lagunak bota zuen, beste batzuek, ordea, tiroaren data eta lekua aldatzen dute, Lamiakoko aireportua jarriz heriotzaren lekutzat, lekukotza anitz dauzkan Barakaldoren ordez.

Aranzadi Zientzia Elkarteko auzitegi-arkeologian espezializatutako Jimi Jimenezen arabera, Felipe del Río 1937ko apirilaren 22an hil zen Getxoko ospitale batean zauri anitzen ondorioz, eta hango udalerrian lurperatu zuten.

Sagarra, P., Gonzalez, O eta Molina, L.-k adierazi dute Felipe del Rioren hegazkina “1937ko apirilaren 20an Sestao eta Barakaldo herri bizkaitarren artean bota zutela, Messerschmitt Bf 109 eskuadrila batek deskuidoan harrapatuta”. Aire-borroka haren lekuko izan zen Iñaki Erraztik dio, hegazkina Galindo ibaiaren ondoan erori zela, Barakaldoko aldean. 

Gaur egun kale bat dauka Felipe del Ríok Leioan. 

ITURRIAK :
Sagarra, P., González, O. eta Molina, L. (2016). Espainiako Gerra Zibileko borroka handiak. 1936-1939, or.? Madril: La Esfera de los Libros

Lekuaren erreferentzia

Galindo ibaian, Barakaldoko aldean. Bondad kalearen amaieran, Sestao eta Barakaldo bereizten dituen biribilgunean. Pasealeku txiki bat eta zubia dagoen lekuan.

Kontserbazio egoera

Gaur egun oinezkoentzako pasabide bat dago Galindo ibaiaren ertzean.

Oraingo argazkia

Close

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Close