Bizkaiko Labe Garaiak

Gertaeren deskribapena

Industrialdea
Data : –
Helbidea Bizkaiko Labe Garaiak hiribidea, 33

Bilboko Labe Garaiak eta Burdinaren eta Altzairuaren Fabrikak, La Vizcaya eta La Iberia enpresek bat egitearen ondorioz sortu zen 1902an Bizkaiko Labe Garaiak.
Koldobika Lopezek azaltzen duen moduan (233-252 orr.), Barakaldoko historia ezin da ulertu konpainia hori gabe. Izan ere, fabrika horrek gerran izan zuen zeregina funtsezkoa izan zen, teoria batzuek baieztatzen baitute Errepublikako Gobernuaren aginduek hala proposatuta suntsitu izan balute, garaipenaren bidea nabarmen aldatuko litzatekeela.

Gordexola batailoiak fabrika suntsitu ez izanaren arrazoiak hauek izan ziren: Labe Garaietako zuzendaritza-batzordeak sustatutako eskolak (Anaiak) eta babestutako eskolak (Gurutzearen Alabak eskola), ospitaleak (San Eloy), dendak, etxeak, eta pentsioak ez ezik enpresari loturiko familientzako dirulaguntzak ere. Gainera, batailoiko kideak barakaldarrak ziren, eta horietako askorentzat konpainia zen beren bizibide bakarra.

Gerra hasi bezain pronto, produkzio arazoak sortu ziren: hasieran, altxamendu militarraren ondorioz, eta gero, energia faltagatik (ikatz eskasia). Fabrika osoa martxan jartzeko energia falta hori etengabea izan zen gerra osoan zehar, eta horregatik, BLGren produkzio efizientzia beti egon zen ekoizpen ahalmenaren azpitik % 5ean jardun zuela kalkulatzen da.

Garai berean egin zuten zuzendaritza batzordean garbiketa, konpainia ez zedin matxinoen jarraitzaileen eskuetan eror. Ondorioz, kide bat edo bi bota zituzten. 1936ko irailaren 30ean, Fernando de Ybarra AHVko zuzendaritza batzordeko kidea hil zelako berria jaso zuen administrazio kontseiluak. 1936ko irailaren 25ean hil zuten, Bilboko biztanleria zibilaren aurkako bonbardaketen mendeku gisa Cabo Quilates espetxe-ontziaren aurka egindako atentatuetan.

Enpresako zuzendaritzako kide gehienak matxinoen alderdiarekin lotuta zeuden, eta garbitu ez zituzten arren, ez zuten ahalegin handirik egin ikatza lantegira eramateko, ez eta ezer egin ere Gordexola batailoiko gizonek zituzten zailtasunak saihestu edo arintzeko, nahiz eta haiek eragotzi zuten AHV suntsitzea.

Bilbo Francoren eskuetan erori zenean, Labe Garaiak-eko zuzendariek gerran Eusko Jaurlaritzarekin ez zutela merkataritzaz bestelakok harremanik izan azaldu zuten idatziz. Areago, harro agertu ziren hainbat idatzitan, haren aginduak saboteatu asmoz, enpresari egindako eskaerak moteldu izanaz.

Eusko Jaurlaritzak ez zuen Labe Garaiak militarizatu, ez eta haren produkzioa helburu militarretara zuzendu ere, baina, gerra aurretik lantegi horretan lan egin eta Errepublikaren alde borrokatu ziren gizon asko lanera berriro sartzea ukatuz zigortu zituzten.

1938 eta 1939 artean, Deustuko unibertsitateko kontzentrazio esparruko presoz hornitu zituzten industriak. Esklabo-lanari ezarrita zitzaion muga bakarra zera izan zen: presoak zeregin eta aldi zehatzetarako bakarrik ematen zirela, inoiz ez modu egonkorrean eta leku berean lan egiteko.
Bizkaiko Labe Garaiak-ek 7 preso eskatu zituen material erregogorreko harrobi baterako.

Francok hainbat aldiz bisitatu zuen Barakaldo (1939ko ekainaren 20an, 1944ko ekainaren 20an, 1950eko ekainaren 21ean, 1958ko abuztuaren 25ean, 1962ko ekainaren 19an eta 1962ko urrian), eta jasota dago, bisita horietan behin baino gehiagotan bisitatu zuela Bizkaiko Labe Garaiak lantegia.

ITURRIAK :
Egaña I. 2009. Francoren krimenak Euskal Herrian 1936-1940 Txalaparta Tafalla (Nafarroa). (129-130 or.).

LÓPEZ, Koldobika (2016). Gerra Zibila Barakaldon. Hamaika hilabeteko erresistentzia. Bilbo: Beta Edizioak.

Lekuaren erreferentzia

BIC Bizkaia Ezkerraldea
Bizkaiko Labe Garaiak hiribidea, 33

Kontserbazio egoera

Gaur egun ez da existitzen.
Gaur egun Ilgner eraikina dagoen lekuan egon zen.

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Close

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Close
Skip to content