Burdin mineralean oso aberatsak diren meategien kokapenak eta itsasadarra udalerritik igarotzeak eragin zuten industria-iraultzan estuki lotuta egotea Barakaldoko sektore ekonomiko nagusia eta mineral preziatu hori. Hasiera batean, burdinaren eraldaketan aurreratuago zeuden herrialdeetara esportatzen zen. Minerala esportatzeko bitarteko nagusia itsas garraioa zenez, ezinbestekoa zen itsasadarrean zehar karga-lekuak egotea. Barakaldon soilik 7 karga-leku egon ziren udalerritik igarotzen den itsasadar-tartean.
Meatze-konpainiek berehala aprobetxatu zuten burdina udalerrian bertan eraldatzeak zuen onura, eta 1855ean ezarri zuten Nuestra Señora del Carmen izeneko lehen fabrika. Ordutik aurrera, eta XX. mendea oso aurreratuta egon arte, Barakaldon, besteak beste, Bizkaiko Labe Garaiak fabrika zegoen. 1902an sortua, Barakaldo eta Sestao artean kokatutako hiru siderurgia-enpresen (Bilboko Labe Garaiak, Bizkaia eta La Iberia) bat-egitearen ondorioz, gainera, Europa hegoaldeko siderurgia-industriarik garrantzitsuena zen. Horrek garapen ekonomiko, demografiko eta sozial esponentziala eragin zuen, udalerrian ez ezik, lurralde historiko osoan ere.
Gaur egun, gutxi dira jardunean jarraitzen duten industriak; hala ere, oraindik badaude garai hartako lekukoak, eta horiek lagunduko digute Barakaldoko oraina ulertzeko denboran zehar bidaiatzen, geratzen diren eraikuntzen eta baliabide turistiko erakargarrien laguntzarekin (industria-ibilbideak edo 3D teknologiaren erabilera eta errealitate handitua).