Gaur egun, memoria historikoa eta haren funtzioak ulertzeko modu desberdinak daude. Barakaldoko Udalak, alde batetik, gure iraganarekiko konfrontazio-ariketa gisa ulertzen du, epaitu eta konpondu beharreko ahanzturak azpian hartutako bidegabekeriak ezagutu, aldarrikatu eta salatzea helburu duena; eta, bestetik, horiek guztiak eragin zituzten akatsak ez errepikatzea  bermatuko duen oraina eta etorkizuna sozialki eraiki eta ikasteko bitarteko gisa.

Hauek dira  memoria historikoa berreskuratzera bideratuta dauden Udalaren helburuak:

  1. Gerra Zibilean eta Frankismoaren diktaduran Barakaldon eskubide-urraketak jasan zituztenen memoria berreskuratzea eta bizirik mantentzea.
  2. Barakaldon Gerra Zibilean eta Frankismoaren diktaduran jasandako indarkeria eta errepresioari buruzko ezagutza bultzatzea.
  3. Kontzientzia demokratikoa sustatzea eta udalerriko herritarren artean ez errepikatzeko bermeak pedagogikoki eta sozialki lantzea.
Mural Memoria
Memoriaren murala

Barakaldoko Udalak memoria historikoa berreskuratzeko egin dituen ekimenen aurrekari nagusiak hauek izan dira:

2006

Martxoaren 31. Bozeramaileen Batzordeak 2006. urtean Memoria Historikoaren Urtea izendatu eta II. Errepublikaren 75. urteurrenaren oroitzapen- eta dibulgazio-ekitaldiak sustatzeko borondatea adierazten zuen mozioa onartzea.

2009

Maiatzaren 28a. Herrian dauden ikur frankisten errolda egitea eta diktadura frankistari eta haren sustatzaileei buruzko aipamenak udalerritik kentzea adosten zuen mozioa Osoko Bilkuran onartzea. Ekainaren 25a. Gerra zibilean desagertutakoen familiei eta diktadurari haiek aurkitzeko eta identifikatzeko lanak errazteari buruzko mozioa Osoko Bilkuran onartzea.

2012

Ekainak 18-24. Memoria Historikoa Berreskuratzeko Batzordeak, Barakaldoko Udalaren laguntzarekin, Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimak oroitzeko eta omentzeko ekitaldiak egitea, tropa frankistek hiria hartu zutenetik 75 urte bete direnean.

2013

Ekainaren 27a. Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak aurkeztutako mozioa osoko bilkuran onartzea, eta hari babesa eta atxikimendua ematea.

2015

Urtarrilaren 29an. Urtebeteko epean udalerrian dauden ikur frankistak ezabatzeko mozioa onartzea osoko bilkuran, bai eta Gobernu zentralari eta Eusko Jaurlaritzari ildo horretako jarduketak eskatzeko mozioa ere.

2016

Uztailaren 28a. Udalerrian gerra zibilarekin zerikusia duten lekuak identifikatzeko eta seinaleztatzeko mozioa osoko bilkuran onartzea. Urriaren 27an. Querella Argentina izenez ezagutzen den prozesu judizialari babesa emateko mozioa osoko bilkuran onartzea.

2017

Ekainaren 13a. Gerra Zibileko biktimei omenaldia egitea, gerrako bonbardaketa hilgarrienaren 80. urteurrena dela eta. Ekaina. Bozeramaileen batzordearen eta herritarren arteko lan-prozesua, memoria historikoa berreskuratzeko tokiko politikak eta ekimenak eraikitzeko.

2018

Ekainaren 21a. Memoria historikoari buruzko mural kolaboratibo bat eraikitzea Herriko Plazan.

2019

Ekainaren 12an. Barakaldoko Gerra Zibilarekin eta gerraostearekin lotutako memoria-lekuei buruzko ikerketa.

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content