CASTAÑOS IBAIA ETA HALTZADIA

El Regato/Errekatxoko bailarako eta arroako egituratzailea Castaños ibaia da. Nahiz eta bere zati batzuk kanalizatuak egon, ibaiertzeko basoaren lagin txiki bat aurki dezakegu oraindik.

Ibaiak berak eta ibai-ertzeko basoak osatzen duten ibai sistema gizakiak gehien eraldatu eta degradatutako ekosistemetako bat da.

Haltzadiak baso ilunak dira, egitura konplexuak dituzte, zuhaitz-espezie eta oihanpeko espezie ugarirekin. Las alisedas son bosques sombríos, de estructura compleja, con gran variedad de especies arbóreas y de sotobosque.

Arrain hiruarantza
Cordulegaster boltonii
Aingira

Ibaiertzeko basoak edo haltzadiak ibaiko uraren oxigenazioa errazten du eta ibaiertzak higaduratik babesten ditu. Funtsezkoa da ibaiak funtzio ekologiko onak izan ditzan. Asko dira ibaiaren eta ibaiertzeko basoaren menpe bizi diren izaki bizidunak. Arrain hiruarantza eta aingira bezalako espezie enblematiko eta mehatxatuez gain, beste espezie deigarri batzuk ere baditugu, hala nola burruntziak eta sorgin-orratzak, martin arrantzalea bezain txikiak, lertxunak bezain handiak eta ipurtatsa bezain izkutuak.

Lizarra
Haltza
Tarina
Kuliska txikia

Haltzadiak Eurosiberiako eta trantsizioko ibaiertzeko baso sailetako etapa helduak dira. Habitat hau Europar zuzentarauaren arabera Batasunaren lehentasunezko interesa duen habitata da. Udalerriaren barruan, Agirre errekan dagoen azalera txiki bat (1,23 ha) hartzen du, Argalario mendiaren iparraldeko hegaleko amildegi txiki batean.

Haltzadiak baso ilunak dira, egitura konplexuak dituzte, zuhaitz-espezie eta oihanpeko espezie ugarirekin.

Basoa ibaitik urruntzen diren bandetan banatzen da, zuhaitz-espezieek uholdeekiko duten tolerantzia txikiagoaren arabera, ibaiaren ibilgutik distantzia desberdinetara, eta haltza da espezie nagusia. Sahats ilunak egonkor gabeko ur-ertzak, ezpondak eta uholde zonaldeak kolonizatzen ditu. Haltzarekin batera ubidetik aldentzen diren beste espezie batzuk lizarra eta haritza dira. Urritzak, zuhandorrak, zumalakarrak, huntza eta lupulua ere aurki ditzakegu.

Arrain hiruarantza
Lertxuntxo txikia
Martin arrantzalea

Arrain hiruarantza, Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan zaurgarri gisa katalogatutako espeziea da eta Gorostitza auzotik gertu dagoen ibaiaren zatian dago, Tellaetxe parkearen eta Gorostitzako urtegiaren artean hain zuzen ere.

Ideia eta diseinua: Equinoccio Natura, S.C.

Argazkiak: Jon Maguregi

Irudigilea: Oscar Domínguez

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content