Gorostitza
Aurreraxeago, Tellaetxe parkeak inguraturik, Gorostitza kiroldegiak (3.a) kirol ugari praktikatzeko esparru paregabea eskaintzen du, hala nola, igerilekuak, tenis-kantxak, gimnasioa, estalitako pabiloia, solariuma, eskalada murrua. Horrez gainera, taberna, kafetegia eta jatetxea dauzka. Gune hori pasatu, eta bideak baserri multzo baten ondotik jarraitzen du, izan ere, horietako batzuek oraindik bizirik iraunarazten dute Barakaldoko baserri memoriaren zati bat, XX. mendeko industrializazioaren aurrekoa, hain zuzen.
Urtegia

Ordu erdiko ibilaldia egin, eta Errekatxoko etxegune nagusira (5.a), presaren muturrera, helduko gara. Hemen, aparkaleku zabala sarreran, plaza bat eta auzoko zaindari San Rokeren eliza ikus ditzakegu, bai eta, auzoa zeharkatzen duen errepidean sakabanaturik, ostalaritza lokal ugari ere, zerbait jan eta merezitako atsedena hartzeko.
Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa – Luis Choya Almaraz
Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa- Luis Choya Almaraz (6.a) ere oso hurbil dugu, herritar guztientzat zabalik dagoen instalazioa. Bertan, ikus-entzunezko baliabideak, taulak, maketak, bideoak… baliatuz, alderdi fisiko, natural eta historiko garrantzitsuenak ez ezik, bertako biztanleen bizimodua eta ohiturak ere ezagutzeko aukera emango dieten zenbait eduki azalduko zaizkie bisitariei.
Baina Errekatxo ezaguna izan bada oraintsu arte, bailara eder horretako zuhaitz oparoek emandako gerezien kalitateagatik, bai eta kopuruagatik ere izan da. Agirrenekoak, ontzakoak, beltzak, frantziarrak, txiki-txikiak… dira hainbat urtetan ospea izan zuen fruituaren mota batzuk, harik eta lurra lantzeari uzteak eta kutsadurak eskala handiko ekoizpena suntsitu zuten arte.
Hala ere, paraje eder honen ingurumarian ibilaldiak egiteko aukera gehiago ere bada. Horrela, mendiotan ustiatu ziren meatzeetako instalazio zaharren aztarnak ikus daitezke, edo, abiapunturako bidean, urtegiaren beste aldetik itzul gaitezke perimetro osoa inguratzeko.