Familian Paseatzeko: Track Burdinola

  • Ibilbidearen izena
    BURDINOLA
  • Diziplina
    Familiako mendi-ibilia – Intentsitate txikiko trailerako egokia
  • Ibilbide mota
    Oinezko ibilbidea da eta irteera eta helmuga Errekatxo da. Track honetan Etxebarriako urtegi zaharra inguratzen da, PR-210 erreferentzia hartuta, Urdandekietako burdinola zaharrera iristeko.
    Ibilbide honen bidez Barakaldoko baso sakonetan murgilduko gara.
  • Zailtasun teknikoa
    Erraza
  • Zailtasun fisikoa
    Erraza
  • Luzera
    8 km
  • Desnibel positiboa
    280 m
  • Denbora
    Korrika: 50 min. Oinez: 2 h
  • Klima eta oharrak
    Urte osoan egin daiteke. Udan joatea da gomendagarria; egunak luzeagoak dira eta lurra lehorragoa egoten da. Ezinbestekoa da ura, hornidura eta mendiko oinetakoak eramatea.
    Track zirkularra.
    Kilometroak gehitu ahal zaizkio Gorostitzako kiroldegitik irten eta bertara iritsiz.
    Igoeran urtegiko pasealekutik joan daiteke, eta itzuleran Errekatxotik jaisten den errepidearen espaloitik.

Deskribapena eta interesguneak

Errekatxoko aparkalekutik hasiko dugu tracka, eta San Roke elizara joango gara. Han, Castaños ibaia zeharkatzen duen zubi bat aurkituko dugu. Hura zeharkatu ondoren, eskuinera joko dugu, eta bide horrek Tellitu auzora eramango gaitu. Bertara iritsi baino pixka bat lehenago, harrobi zahar batetik igaroko gara. Tellitu auzoa igarota, basoan murgilduko gaituen bide bat hartuko dugu; ibilbideko gune menditsu eta politenetako bat da. 2. km-ra iritsi aurretik, Barakaldoko beste urtegi batera eramango gaituen desbideratze bat egingo dugu. Etxebarriako urtegia da. Laster iritsiko gara garai batean Urdandegietako burdinola zegoen tokira. Trackari horrexegatik jarri genion izen hori. Bidean aurrera egin eta Errekatxora iritsiko gara berriro (5. km). Han, errepideari jarraituko diogu, eta ezkerrera emango dugu bira metro batzuk aurrerago, baso txiki batean. “Lorategi” gisa ezagutzen da. Bideari jarraituta, desbideratze batera eramango gaitu, eta Loiola ibaiaren gainetik igaroko gara (6. km). Oro har, emari oso baxuko eremua da, baina leku batzuetan lirdinga dago eta irristatu egin daiteke. Pixka bat besterik ez da geratzen. Bide batetik jaitsiko gara lehenik, eta gero, asfalto gainetik. Hala, pixkanaka-pixkanaka, Errekatxo auzoa ikusiko dugu berriro, ikuspegi izugarri ederrarekin. Behin iritsita, atseden hartu, bertako ostalaritza preziatuan zerbait jan, tokiaz gozatu edo Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa (CIHMA) bisitatu ahal izango dugu.

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content