Antonio Miranda y Aranda Burtzeñan (Barakaldo) jaio zen 1831ko uztailaren 10ean, nekazari familia txiro batean. 15 urte zituela Kubara joan zen, bere osabarekin lan egitera Habanan zuen ehun-negozioan.
Buru-belarri jardun zuen ehungintza alorrean, Europako zenbait hiribururekin negoziatuz. 38 urterekin erretiratu, eta Espainiara itzuli zen. Bilbon finkatu zuen bizilekua (Bilboko Bankuko kontseilaria izan zen 6 urtez) 1887. urtera arte. Gero, Donostiara joan zen bizitzera, eta han hil zen 1910eko urtarrilaren 2an (78 urte zituela).
Hil baino egun bi lehenago egindako testamentuan bere ondasun guztiak (ondare eta legaturen bat izan ezik) Barakaldoko zaharren egoitza eraiki eta mantentzeko utzi zituen, bere jaioterriko edadetu txiroak zain zitzaten bertan.
Betearazleak izendatu zituen (José Sotero Echevarría Mújica – apaiz ekonomoa, Juan Laffitte Obieta ¿ abokatua, eta Pedro González Bilbao ¿ administrari partikularra, denak donostiarrak) bere nahia errealitate bihurtzeko zereginak buru zitzaten.
Nola heldu