Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa (Luis Choya Almaraz)

Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa (CIHMA – Luis Choya Almaraz) Barakaldoko Udalak kudeatutako ekipamendu bat da eta Ezagutu Barakaldo hezkuntza eta kultura-programaren barne dago. Interpretazio eta erakusketarako zentro hau jende orori irekitako instalazioa da eta Errekatxoko landa-gune naturalean dago kokatuta. Bertan, Barakaldoko historia, ondare eta ingurumenari buruzko informazioa eskaintzen da.

CIHMA – Luis Choya Almaraz zentroa, Barakaldo eta bere ingurua hobeto ezagutzeko jakin-mina duen pertsona orori dago zuzenduta. Taldeei zuzendutako zerbitzu ezberdinak eskaintzen dira.

Gure ordutegia:
asteartetik igandera: 11:30-15:00, astelehenetan itxita.
Urtarrilak 1 eta 6, uztailak 16, abenduak 24, 25 eta 31 zentroa itxita egongo da.
Tfnoa: 94 4971390
Mugikorra: 688 638062

ezagutubarakaldocihma@barakaldo.eus

cihma.barakaldo@gmail.com 

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content