EKONOMIA ETA INDUSTRIA GARAPEN IBILBIDEA

Bizkaiko industrializazioaren historia interpretatzeko leku aparta da Barakaldo, dauzkan iraganeko arrastoengatik. Eraikin eta leku askotan topa ditzakegu iragan industrialaren arrastoak, atzean geratu den garai bateko sinboloak baitira. Interesdun beste leku batzuekin batera, dagoeneko katalogatua eta babestua dagoen ondare industrial oparoan murgil gaitezke hiri ibilbide industrial honetan: Rafael Echevarria eta Amalia Echevarrietak Ricardo Bastida arkitektoari 1916an enkargatu, eta, gaur egun, Monumentu Multzo izendatua izan den Munoa Jauregitik hasi eta langileen etxebizitza humanistetan edo hiltegi zaharrean buka. Tartean ikusi ahal izango ditugu mea ontziraleku eta zamalanetako kaien Monumentu Multzoa, bai eta Franco Belga, Orconera, Iron Ore eta Sefanitroren zamatokiak ere. Barakaldoko historia industrialean zehar iraganera eramaten gaituen paseo atsegin bat ere izango dugu. Txoko liluragarriak ezagutzeko aukera eskaintzen du, ohiko ibilaldi turistikoetatik urrun.

Ibilbidea: 2,75 Km
Sarrera: Gurutzeta/Cruces geltokia (Llano irteera)

IBILBIDEA
01 Gasolinoa. Barakaldo Erandio (Ontziralekua)
02 Franco belga-ren zamatokia
03 Sefanitro-ren zamatokia
04 Orconera Iron Ore-ren zamatokia
05 La Roblaren antzinako geltokia
06 Orconera pabiloia
07 Munoa finka eta jauregia

01- Gasolinoa. Barakaldo-Erandio (Ontziralekua)

1830ean, José María Jado jaunak Erandioko hainbat lursail erosi zituen eta bidaia-txartelak kobratu eta kudeatzeko etxearen jabe bihurtu zen. 1940aren amaieran diesel motorrei esker, ibaiertz batetik besterako bidaia azkarrago eta seguruago egin ahal izan zen. Ordutik, txalupari gasolino izena eman zioten.

02- Franco-belga enpresaren zamatokia (1886)

2002an berreskuratu eta zaharberritu zen zamatoki hau; egun, itsasadarrerako begiratoki paregabea dugu.

03- Sefanitro-ren zamatokia (1941)

Sefanitro konpainiaren hormigoi armatuzko zamatoki honen arkitektura arrazionalista espresionista da. Kaiaren mailatik oso gora altxa zezakeen karga.

04- Orconera Iron Ore-ren zamatokia (1877)

Itsasadarraren alboetan dozenaka zamatoki zeuden, eta horietatik guztietatik, honako honek eta Franco-Belgarenak bakarrik diraute zutik. Egun, ur gainean eraikitako zurezko zamatoki zaharrena dugu.

05- La Roblaren Antzinako Geltokia

1900. urtean, Balmaseda eta Lutxana arteko bide berria amaitu zuten. Lutxanako geltokia Francisco Henrichen eta Manuel Oráaren proiektuaren arabera gauzatu zen. La Robla trenbidea Barakaldora iritsi izanak ikatzaren jatorria dibertsifikatzea ahalbidetu zuen. Ikatza funtsezko lehengaia zen Bizkaiko Labe Garaitarako.

06- Biltegi bisitagarria Orkonera

Bi pabiloi horiek zalantzarik gabeko balio historikoa dute, azken batean, Orconera Iron Ore Company Limited meatze-konpainiaren trenbide-lantegia baitzen. Konpainia hori garrantzitsuena izan zen Bizkaian 1871 eta 1876 bitartean sortu ziren meatze-enpresen artean.

07 – Munoa Finka eta Jauregia (1916)

Frantziako Bigarren Inperioko estiloari jarraitzen zaion luxuzko jauregia da, eta estilo ingelesezko lorategi handi eta dotore batek inguratzen du. Garaiko euskal eta europar burgesiaren arkitekturaren erakusle garrantzitsua dugu. XIX eta XX mendeetako industria- eta merkataritza-burgesia bizkaitarraren ordezkari Horacio Echevarrietaren egoitza izan zen.

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content