Track BTT Errekatxo

  • Ibilbidearen izena
    ERREKATXO
  • Diziplina
    BTT – Mountainbike
  • Ibilbide mota
    Distantzia ertaineko BTT ibilbide zirkularra da. Edozein zalek egiteko track bat da, tarte zailagoren bat egon arren.
    Askotariko bideak ditu: pista zabaletatik baso sakonetan murgiltzen diren bidezidor estuetara.
  • Zailtasun teknikoa
    Ertaina
  • Zailtasun fisikoa
    Ertaina
  • Luzera
    Guztira: 34,5 km.
  • Desnibel positiboa
    Guztira: 1040 m./d+
  • Denbora
    2 h. 50 m.
  • Klima eta oharrak
    Irteeran, argirik gabeko hiru tunel daude. Gomendagarria da aurrealdeko argia edo beste edozein argi-iturri eramatea. Urte osoan ibil daiteke bizikletan. Gunerik hezeena 20. kilometrotik aurrera hasten da, Castaños auzoranzko pista eta bidezidorretatik jaistean. Baso baterako sarbidea da, eta bertatik, pista nagusia utzi eta jende gutxiagoko bideetara joan zaitezke. Ingurune basotsua da, non ura pila daitekeen lokatzadun eremuak sortuz, baina ibil daiteke bertatik.

Deskribapena eta interesguneak

Gorostitzako udal kiroldegitik abiatuko gara Tellaetxe parke berdea zeharkatuz. N4743 errepidera sartu eta 300 metro pedalei eragin ondoren, ezkerrera egingo dugu industrialde zahar batetik. Handik, Orkonerako Bide Berde zaharra hartuko dugu. Garai batean, Orkonerako meatze-trena ibiltzen zen bide horretan. Lehen zatia oraindik ez da egokitu. Argirik gabeko lehen hiru tunelekin egingo dugu topo, eta komenigarria izango zaigu BTTan argia eramatea. 4. km-an, Bide Berdea egokituta dago: bidegorria, oinezkoentzako gunea, argiztatutako tunelak eta aisialdirako guneak ditu.

6,5 km-an, Bide Berdea utzi eta Larreinetako errepidearekin bat egin ondoren, Mendibil tontorrera eramango gaituen lehen baso-pista hartuko dugu. Tontor oso ezaguna da komunikazio-dorreagatik.

Mendibil menditik Ekoetxea/Meatzaldea interpretazio zentrora joango gara. Horretarako, pista hautsi eta bista ikusgarridun bidezidor dibertigarrietan zehar igaroko gara. Hau bai dela BTTan ibiltzea. Interpretazio zentrora iritsi ondoren, kafetegian energiak kargatzeko edo kanpoko iturrian botila betetzeko aukera izango dugu. Bideari berriro ekingo diogu, pista nagusitik igoera txiki bat egiteko. Ondoren, 20. km inguruan, Tojoraino eramango gaituen bigarren mailako pista bat hartuko dugu. Baso artean ibiliko gara. Horietako gehienak zur-ustiapenera bideratuta daude.

Tojora iritsitakoan, Castaños auzoraino jaitsiko gara. Inguru ederra da, haran betean kokatua, hiritik kanpo dagoena.

Hortik aurrera, Castaños ibaiaren albotik eragingo diegu pedalei Errekatxora iritsi arte. Tarte berezi horregatik ipini genion izena trackari. Errekatxo auzo ederrera iritsi ondoren, gure bizikletak aparkatzea eta ostalaritzaz gozatzea gomendatzen dugu, eta hala, Gorostizako kiroldegian amaituko dugu ibilbidea.

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content