- Ibilbidearen izena
LUTXANA, BURTZEÑA ETA GURUTZETA - Kirol mota
Running - Ibilbide mota
Barakaldo, Lutxana, Burtzeña eta Gurutzeta/Cruces auzoak zeharkatzen dituen. - Zailtasun teknikoa
Erraza - Zailtasun fisikoa
Erraza - Luzera
5,91 km - Gehienezko garaiera
70 metro - Aurreikusitako iraupena
42 minutu - Igoera
90m - Jaitsiera
60m - Bataz besteko abiadura
8,4 km/h
Deskribapena eta interesguneak
01- CIA. FRANCO-BELGA-REN KARGALEKUA: Compañía Franco- Belga-ren moila 1886an eraiki zen eta berau burdinezko mineralak deskargatzeko erabili zen batez ere. Mineral horiek Barakaldoko Erreketa auzoan zegoen tren lineatik zetozen, Lutxana auzoaren ondoan zegoena.
Hurrengo puntu interesgarrira iristeko distantzia: 1,74 kilometro
Portu kaiako bidea jarraituz Lutxanako auzoraino joango gara, non antzinan Barakaldoko eremu industrialerako erabili ziren eremuetatik pasako garen.
10 metroko desnibelarekin eta %0ko aldaparekin amaituko dugu.
02- SEFANITRO ZENA: Agintari frankistek horrela aginduta, Lutxanako Sociedad Española de Fabricaciones Nitrogenadas enpresa Bizkalako Labe Garaien parte zen, honek gases hornitzen bait zuen azido sulfurikoa eta amoniakoasortzeko.
Hurrengo puntu interesgarrira iristeko distantzia: 400 metro.
Andikollano kalea gurutzatuz, Lutxanako kale ezagunenetako bat dena Gurutzetarekin lotura izateagatik, Kultur Etxera iritsiko gara.
8 metroko desnibelarekin eta %0ko aldaparekin amaituko dugu.
03- ORKONERA LUTXANA BILDUMA: ko Jaurlaritzaren industria ondarearen depositua dugu eta bertan nekazaritza makinariaren lehen garapenak zein siderurgiarako elementuak aurki ditzakegu.
Hurrengo puntu interesgarrira iristeko distantzia: 340 metro.
Behin Orkonera Lutxana Bildumatik pasata eta errepidea jarraituz, Serralta, parketa gurutzatuko dugu kanpoko aldetik, Lutxanako tren geltokira iritsi arte.
5 metroko desnibelarekin eta “%1eko aldaparekin amaituko dugu.
04- LUTXANAKO TREN GELTOKIA: Tren geltokia 1894. urtean inauguratu zen eta bidaiari gutxi izan arren, la Roblako ferrokarrilaren konexioarekin eta, batez ere, Sefanitroko merkantzien mugimenduan garrantzia handia izan zuen.
Hurrengo puntu interesgarrira iristeko distantzia: 260 metro
Errepidea ekidinez, Gurutzetara iristeko Burtzeña auzo barakaldarretik pasako gara, Serralta parketik hain zuzen ere.
13 metroko desnibelarekin eta %3ko aldaparekin amaituko dugu.
05- BURTZEÑA: Auzo industrialetan industrialena, Bilbori atxikita dago eta aintzinan zentral termiko bat ere izan zuen.
Hurrengo puntu interesgarrira irisreko distantzia: 2,19 kilometro
Serralta parketik irtenda Nuestra Señora del Rosario ikastetxera helduko gara, ondoren honen eta gasolineraren arteko bide txiki batetik igaroko garelarik. Parean dagoen zebra bidea eta ondorengo parke txikia gurutzatuz, La Calzada kaleko igoera hasiko dugu, biribilguneko 3. irteera hartuz, Albeniz eta Mariaren Bihotza kaletik. Hortik autobidearen beste aldera eramango gaituen igaroleku batera iritsiko gara eta bertatik jaitsita berriz gurutzatuko dugu autobidea Gurutzeako ospitaleko zubitik.
48 metroko desnibelarekin eta %1-eko aldaparekin amaituko dugu.
06- GURUTZETAKO OSPITALEA: 1955ean hasi zuen bere jarduera eta gaur egun Euskal Herriko ospitalerik handi eta erabiliena da, bertako zenbait espezialitate estatu mailan oso mirestuak direlarik.
Hurrengo puntu interesgarrira iristeko distantzia: 570 metro
Ibilbideko puntu garrantzitsuenetako batean gaude. Bertatik Barakaldoko gune berdeetako batera joango gara. Horretarako ospitaleko plaza gurutzatu, Gurutzetako metroaren igogailura gerturatu, eskuinera biratu eta Llano kaleko zuzengunea hartuko dugu. Bide honek ibilbidearen amaierara eramango gaitu.
33 metroko desnibelarekin eta %-2ko aldaparekin amaituko dugu.
07- MUNOA PARKEA: Lursail hau 1860, urtean erosi zuen Juan Echevarría de la Llanak, orduko Bilboko alkateak. Bertan landetxe dotore bat eraikitzeko agindua eran zuen. 1916an jabetza eskualdatu eta Rafael Echevarría Azcarateren eskuetan erori zen, Juanen biloba zen eta Amalia Echevarrietaren gizona. Azken hau Horacio Echevarrieta industri gizon ospetsuaren arreba zen.