Erantsitako dokumentuak Gerra Zibilean eta diktadura frankistan oinarrizko eskubideak urratu zizkieten Barakaldoko pertsonen erregistroak jasotzen ditu.
Pertsona horiei buruzko informazioa Euskal Memoria Fundazioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta Justizia Ministerioaren datu-baseetatik atera da.
Datuek erakutsi dutenez, kategoria desberdinetako biktimak izan dira. Lan hau ez da hemen amaitzen, hau hasiera baino ez da. Dokumentu hau tresna dinamiko bat izateko sortu da, Barakaldoko eragile politikoek eta herritarrek pertsonei eta gertaerei buruzko informazio gehiago jaso ahal izan dezaten; horri esker, memoria bizirik mantendu ahal izango da, bai eta horien guztien erreparazio moralerako ekintzak planteatu ere.