Track BTT Altzairuzko Birika

  • Ibilbidearen izena
    ALTZAIRUZKO BIRIKA
  • Diziplina
    BTT – Mountainbikea
  • Ibilbide mota
    BTT ibilbide honek Altzairuzko Birika mountainbike martxa famatua zeharkatzen du. Track honetarako fisikoki prest egon behar da, eta askotariko paisaiak ditu.
  • Zailtasun teknikoa
    Ertaina
  • Zailtasun fisikoa
    Altua
  • Luzera
    61 km
  • Desnibel positiboa
    1.990 m/d+
  • Denbora
    Korrika: 5 h 30 min
  • Klima eta oharrak
    Urte osoan egin daiteke, nahiz eta euri-denboraldietan edo neguan lokatzezko tarteak agertzen diren leku jakin batzuetan. Haize- eta elur-denboraldietan zuhaitz lehor eroriak aurki daitezke, eta horiek ibilbidearen tarteren bat oztopatu dezakete.

Deskribapena eta interesguneak

Diseinatutako zirkuitua Gorostitzako udal kiroldegian hasi eta amaitzen da.
Irteerari ekin ondoren, Gorostitzako kiroldegia inguratuko dugu La Siebe kalera igotzeko (Gurutzeta). Santa Ageda auzorako norabidea hartuko dugu, asfaltoaren desnibel handiak gaindituz. Bertara iritsi aurretik, eskuinera baso-pista bat hartuko dugu; Eretza mendira igotzeko lehenengo fasea.


Zati honetan, Haitz Zuriak eta Saratxo auzoa azpimarratu behar dira. Eretzako suebakiaren erdiko tartean, gehieneko altuera-kotara iritsi, eta lehenengo jaitsierari ekingo diogu Eretzako aterpetxerantz. Bertara iritsi aurretik, eskuinera egingo dugu berriro, Kurutzaga mendiaren oinetara eramango gaituen pista hartzeko. Igotzen hasi ondoren, markatutako ibilbide luzea jarraituko dugu Gazteran, Ganeran (mendia inguratu eta gailurrera iritsi gabe), El Sauco eta Meatzalderantz. Puntu horretara iritsitakoan, altuerari eutsiko diogu Mendibilerantz. Komunikazio-dorre bereizgarriagatik ezagutuko dugu. Hala ere, Trapagarango hilerriaren parean, pistatik jaitsiko gara, Gorriga auzoa eta Loiolako urtegia bide berdetik zeharkatzeko. Behin hori igarota, berriz ere igoko gara komunikazio-dorrera. Ondoren, azken jaitsierari ekingo diogu, Argalariotik igaroz, eta Gorostizaraino jaitsiko gara. Bertan, Tellaetxe parkera sartuko gara, XC udal zirkuitu barruan, ibilbideari amaiera emateko.

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content