BARAKALDO INGURATZEN

  • Ibilbidearen izena
    BARAKALDO INGURATZEN
  • Kirol mota
    Running
  • Ibilbide mota
    Bide eta gainazal ezberdinak zeharkatzen 90m dituen runnning hiri ibilbidea, Barakaldoko lurraldea inguratuz.
  • Zailtasun teknikoa
    Erraza
  • Zailtasun fisikoa
    Erraza
  • Luzera
    9,09 km
  • Gehienezko garaiera
    60 metro
  • Aurreikusitako iraupena
    Ordu 1 eta 3 minutu
  • Igoera
    90m
  • Jaitsiera
    90m
  • Bataz besteko abiadura
    8,6 km/h

Deskribapena eta interesguneak

01- ILGNER ERAIKINA: llgner eraikina 1927. urtean inauguratua izan zena, Bizkaiako Labe Garaien kokakelu izan zen urte askoan.

Hurrengo puntu interesgarrira iristeko distantzia: 1,10 kilometro

Hurrengo puntu interesgarrira heltzeko “El Desierto” plaza gurutzatuko dugu eta “El Carmen” izeneko eraikin garai batera iritsiko gara. Berau Bizkaiako Labe Garaien bulego zentrala izan zen. Eraikina inguratzen duen parkea gurutzatuz, Larrea ikastetxe ondotik pasa eta aldapa igoaz hurrengo puntura iritsiko gara.

29 metroko desnibelarekin eta %9ko aldaparekin amaituko dugu.

02- LARREA JAUREGIA: Barakaldoko familia aberatsenetako baten jabetza izan zuen XVIII. mendean, Echevarritarrak ziren. Jabetza eta maiorazko askoren oinordekoak zirenak.

Hurrengo puntu interesgarrira iristeko distantzia: 520 metro

Barakaldoko puntu garaienera iristen ari gara. Bertaratzeko, San Paulino de Nola Salesiar ikastetxeko ezker aldetik pasako gara, non hurrengo puntura eramango gaituen eskailera batzuk aurkituko ditugun.

61 metroko desnibelarekin eta %-5eko aldaparekin amaituko dugu.

03- URKULLU PARKEKO BEGIRATOKIAK: Parkeko begiratokietatik Barakaldoko paisaia eta eraikinak beste ikuspegi batetik ikusi ahal izango dituzu.

Hurrengo puntu interesgarrira iristekko distantzia: 920 metro

Barakaldoko ur depositutik Urkullu Parkera jaisten hasiko gara igo garen kontrako errepidetik. Errontegi auzoko “plaza del ojo” ezagunera iritsiko gara, aldapa amaitu eta ezkerretara geratzen dena. Honen ondoren datozen eskailerak jeitsiko ditugu.

11 metroko desnibelarekin eta %-3ko aldaparekin amaituko dugu.

04- LURKIZAGA DORRETXEA: Etxatxu izenez ere ezagutzen den baserria XVI. mendean eraiki zen, 2 altuera zituen eta 785 metro koadroko lurrazala.

Hurrengo puntu interesgarrira iristeko distantzia: 740 metro

Honen ondoan aurkitzen den zebra bidea gurutzatuta, Sakona plazako etxeak pasako ditugu kanpoaldetik eta Landabeko skatepark-era iritsiko gara, BEC-eko gunea gurutzatuz.

3 metroko desnibelarekin eta %-1eko aldaparekin amaituko dugu.

05- ANSIO: Ansio eta Galindoko ibarretan XX. mende hasieran Bizkalako Labe Garaietara batu ziren fabrikak kokatzen ziren, inguruko mendietan bertako langileen etxebizitzak eraikitzen hasiak zirelarik.

Hurrengo puntu inter a o distantzia: 970 metro

Ekialdetik inguratuko dugu BEC-a, non Labe Garaien maketa ezberdinak ikusi ahal izango ditugun, bertako zabalguneko errotonda eta espaloietan hain zuzen ere.

7 metroko desnibelarekin eta %-1eko aldaparekin amaituko dugu.

06- BEC (BILBAO EXHIBITION CENTER): Aintzinako Bizkaiako Labe Garaien lursailean kokatutako azoka-barrutia.

Hurrengo puntu interesgarrira iristeko distantzia: 590 metro

BEC-eko ibilbidea bukatuta, Erriberako etorbidera iritsiko gara. Gaur egun Megapark bezala ezagutzen den gunea dugu, iparraldean dagoen merkatal zentrurik handiena. Jendetza eta trafikoa ekidite aldera, honen atzealdetik igaroko gara, Puerta de Bilbao hotelaren atzetik hurrengo puntura helduz.

4 metroko desnibelarekin eta %Dko aldaparekin amaituko dugu.

07- ZUBITXUETA PARKEA: Puntu honetan Castaños errekaren pasealekua hasten da. Berau, Eretza mendiaren ipar magalean jaiotzen da eta hiria inguratzen du Nerbioi ibaiean isuri aurretik.

Hurrengo puntu interesgarrira iristeko distantzia: 4,25 kilometro

Ibilidearen amaierara eramango gaituen pasealekua hartuko dugu, espaloi aldetik edo erreka ondoan dagoen bidetik egin ahalko duzuna. 7,51. kilometroan Barakaldo-La Arena bidegorrira iritsiko zara (guztira 16 km dituena) eta erreka inguratzen jarraituko dugu Urbinaga aldetik. 8,46.kilometroan ageri den burdinezko zubitik Barakaldo aldera pasako gara berriz ere, bidegorriaren ibildea jarraituz.

3 metroko desnibelarekin eta %0ko aldaparekin amaituko dugu.

08- CHOPERA PARKEA: Chopera parkea Lasesarre futbol zelaiaren ondoan dagoen gunea da. Izena, bertan landatuta dauden makal arbolengaitik jarri zitzaion. Puntu honetan amaitzen da Barakaldo inguratzen duen ibilbidea.

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content