Arrain hiruarantza ezkatarik gabeko 5 eta 8 zm bitarteko arrain bat da, Castaños ibaian bizi dena. Txikia izan arren, bere bizi-zikloa oso interesgarria da. Gainera, itxura ez da oso ohikoa, ezkatarik ez duelako eta, horren ordez, hezur-plakak dituelako. Bere izena etsaiengandik defendatzeko erabiltzen dituen hiru arantza erektil dituelako da.
Ugaltze-aldian (martxotik uztailera) emeak sabela biribilduta eta zilar-kolorea du. Arrak kolore oso deigarria hartzen duelarik, solomo urdin metalikoa, sabelalde gorria, branki urreztatuak eta begi handi berdeak dituela.
Castaños ibaian ere aingira dago, mundu mailan arrisku larrian katalogatuta. Arrain hau Sargazoen Itsasoan jaiotzen da. Larbak, itsas korronteek garraiatuak, ekialdeko Atlantikoko kostalderaino doaz. Bertan, gazteak direnean (angulak) ibaian gora egiten dute eta garatu egiten dira. Presak, dikeak eta pasabide egokirik gabeko beste ibai-azpiegitura batzuk oztopo zeharkaezinak bihurtzen dira. Heldutasun sexualera iristen direnean ibaiak uzten dituzte Sargazos itxasora errutera bueltatzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2008an eginiko kudeatze plan bat dauka. Hauek dira mehatxuak: Ibai ibilguaren aldaketak, emarian alterazioak eta gambusia, perka, eguzki-arraina eta karramarro gorria bezalako espezie exotiko harrapariak. Bere populazioaren tendentzia ez dago argi.
Ideia eta diseinua: Equinoccio Natura, S.C.
Argazkiak: Jon Maguregi
Irudigilea: Oscar Domínguez