Arrain hiruarantza ezkatarik gabeko 5 eta 8 zm bitarteko arrain bat da, Castaños ibaian bizi dena. Txikia izan arren, bere bizi-zikloa oso interesgarria da. Gainera, itxura ez da oso ohikoa, ezkatarik ez duelako eta, horren ordez, hezur-plakak dituelako. Bere izena etsaiengandik defendatzeko erabiltzen dituen hiru arantza erektil dituelako da.
Ugaltze-aldian (martxotik uztailera) emeak sabela biribilduta eta zilar-kolorea du. Arrak kolore oso deigarria hartzen duelarik, solomo urdin metalikoa, sabelalde gorria, branki urreztatuak eta begi handi berdeak dituela.