ERREKAORTU, GOROSTIZA ETA ERREKATXO

  • Ibilbidearen izena
    ERREKAORTU, GOROSTIZA ETA ERREKATXO
  • Kirol mota
    Running
  • Ibilbide mota
    Barakaldoko arnasbide berdetik doan running hiri ibilbidea. Bide eta gainazal desberdinak, bide-zorua hein handi batean.
  • Zailtasun teknikoa
    Erraza
  • Zailtasun fisikoa
    Erraza
  • Luzera
    8,25 km
  • Gehienezko garaiera
    70 metro
  • Aurreikusitako iraupena
    57 minutu
  • Igoera
    110m
  • Jaitsiera
    100m
  • Bataz besteko abiadura
    8,7 km/h

Deskribapena eta interesguneak

01- ERREKAORTUKO KIOSKOA: Retuertoko erdigunean kokatua, bertako denda eta taberna gehienak aurkitu daitezke bertan.

Hurrengo puntu interesgarrira iristeko distantzia: 956 metro.

Hurrengo puntura heltzeko, plaza gurutzatu beharko da Retuertoko kale nagusirantz, etxe orratzetara heltzen den zebra bidea gurutzatu eta bi biribilgune pasa Ametzaga kalera iritsi arte. Bide honek Gorostiza kiroldegira eramango gaitu

9 metroko desnibelarekin eta %-1eko aldaparekin amaituko dugu.

02- GOROSTIZA KIROLDEGIA: Honek eskeintzen dituen jarduerez gain, kanpoaldean dauden parkeak mokadutxo bat jan edo aire libreko edozein jarduera egiteko erabili ditzakezu.

Hurrengo puntu interesgar risteko distantzia: 953 metro

emendik aurrera Barakaldoko arnasbidean barrena joango gara, Gorostizako urtegia inguratzen duen bidea hartuaz. Lehenbizi, kiroldegia eta parean dagoen aparkalekua erdibitzen duen errepidea gurutzatu beharko dugu. Bertan, Monto baserri parean amaitzen den ibiltzeko bide batera eramango gaituzten eskailera batzuk aurkituko ditugu. Baserritik pasatzen den bidea jarraituz urtegiko ibilbidetik barrena joango gara.

37 metroko desnibelarekin eta %3ko aldaparekin amaituko dugu.

03- GOROSTIZA DORREA: Bizkaiako Labe Garaien agintarien txokoa izandakoa dugu dorre hau.

Hurrengo puntu interesgarr steko distantzia: 1,23 kilometro

Egurrezko pasabidetik barrena jarraituko dugu, inguruak eskeintzen dizkigun paisaia ederrez gozatuz.

39 metroko desnibelarekin eta %2ko aldaparekin amaituko dugu.

04- LUIS CHOYA ALMARAZ: HISTORIA ETA INGURUMENA INTERPRETATZEKO ZENTRUA: Bertan, Barakaldoko historian emandako kultur, ondare eta ingurugiroari buruzko jardueren berri ematen da.

Hurrengo puntu interesgarrira iristeko distantzia: 150 metro

Behin hona helduta, San Roke ermitaren ondoan dagoen zebra bidea gurutzatuko dugu.

44 metroko desnibelarekin eta %6ko aldaparekin amaituko dugu.

05- EL REGATO-KO SAN ROKE ERMITA: XVII. mendean sortutako ermita txikia dugu honako hau.

Hurrengo puntu interesgarrira iristeko distantzia: 2,97 kilometro.

Ermitatik hasita eta Castaños errekaren gainetik doan zubia gurutzatuta, Gorostizara bueltatzen den urtegi barrualdeko bidea hartuko dugu. Hauxe, haritza, artea eta eukaliptoa bezalako arbolez inguratua dago. Bidearen erdi aldera, 5,8 kilometroan gutxi gorabehera, jarleku bat dagoen tokira irítsiko gara, non urtegiaren ikuspegi ederrenez gozatu daitekeen.

17 metroko desnibelarekin eta %0ko aldaparekin amaítuko dugu.

06- GOROSTIZAKO A KATXETE BOLATOKIA: 1898ko erreferentzia batzuk ageri badira ere, a Katexte de Gorostiza 33 bolo elkartea 1945 urtean sortu zen. Kirol tradizional hau desagertze bidean dago, egon arren, berau berreskuratzeko lana egin da. Bolo joko hau euskal ondare immaterialaren parte da.

Hurrengo puntu interesgarrira iristeko distantzia: 1,25 kilometro.

Ibilbidearen amaierara iristeko, Gorostizako barne aldetik egingo dugu oraingoan. Horretarako metro batzuk aurrerago dagoen egurrezko informazio etxola batera iritsi beharko gara eta hortik honen eskuineko aldean ageri den bidea hartu beharko dugu, zuzenean Gorostizako kiroldegira eramango gaituena berriz ere.

11 metroko desnibelarekin eta %-3ko aldaparekin amaituko dugu.

07- POLIDEPORTIVO DE GOROSTIZA

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content