Track BTT El Tojo

  • Ibilbidearen izena
    EL TOJO
  • Diziplina
    BTT – Mountainbike
  • Ibilbide mota
    Ibilbideak Altzairuzko Birika mountainbike martxa famatuko “maratoi erdia” zeharkatzen du neurri handi batean. Track hau ez da zaila gaitasun fisikoari dagokionez, baina teknikoki nahiko zorrotza da erdigunetik aurrera, bertan dago ibilbidearen atalik garrantzitsuena. Jaitsiera dibertigarria Tojotik Errekatxoraino, enduroaren zale amorratuek gozatzeko.
  • Zailtasun teknikoa
    Ertaina, zailtasun altuko tarteekin
  • Zailtasun fisikoa
    Ertaina
  • Luzera
    39,5 km
  • Desnibel positiboa
    39,5 km
  • Denbora
    1.335 m/d+
  • Klima eta oharrak
    Urte osoan egin daiteke, nahiz eta euri-denboraldietan edo neguan lokatzezko tarteak agertzen diren Tojorako jaitsieran.

Deskribapena eta interesguneak

Diseinatutako zirkuitua Gorostitzako udal kiroldegian hasi eta amaitzen da, Barakaldon.
Irteerari ekin ondoren, Gorostitzako kiroldegia inguratuko dugu La Siebe kalera igotzeko (Gurutzeta auzoa). Santa Ageda auzorako norabidea hartuko dugu, asfaltoaren desnibel handiak gaindituz. Bertara iritsi aurretik, eskuinetara egin eta baso-pista bat hartuko dugu.

Horixe da Eretza mendira igotzeko lehenengo fasea. Zati honetan, Haitz Zuriak eta Saratxo auzoa azpimarratu behar dira. Eretzako suebakiaren erdiko tartean, gehieneko altuera-kotara iritsi, eta lehenengo jaitsierari ekingo diogu Eretzako aterpetxerantz. Bertan, Gurutzeta auzoko bizilagunek harrera goxoa egiten diete mountainbike martxa famatuko parte-hartzaileei, txistorra eta hirugiharrarekin.

Eretzatik Kurutzaga mendia igotzeko norabideari ekingo diogu. Mendi hori igaro ondoren, Ezkerraldeko El Sauco biotoporantz abiatuko gara. Edertasun handiko naturgunea da, eta bertan mamitu zen Bizkaiko historia industriala, Europako burdin onenetako baten erauzketari esker.

El Sauco igaro ondoren, Peña Pastores aldera joango gara pedalei eraginez, eta Picomayor mendia inguratzen duen pista hartuko dugu La Arenako bidegurutzera iritsi arte. Bidegurutze horretatik, eskualdeko hainbat eremutara joateko aukera izango dugu. Gure trackean goranzko bide bakarra hartuko dugu, eta metro gutxira ezkerrera emango dugu bira. Picomenor mendiaren magala inguratzen duen pista hartu eta Gazterantz mendirantz joango gara.

Azken mendi horretara iritsi aurretik, ezkerrera joko dugu, beheranzko pista bat hartzeko. Puntu hori gogoratuko dugu, aurretik bertatik pasatu garelako. Izan ere, aukera ona da jatorrizko trackari kilometroak kentzeko. Azken pista horretatik metro batzuk jaitsi ondoren, eskuinera bira eman eta Burtzako norabidean doan bidezidorra hartuko dugu. Ondoren, Errekatxo auzora jaitsiko gara. Errekatxora iritsitakoan, indarrak berreskuratzeko, Barakaldoko auzo eder honetako ostalaritzaz gozatzea aholkatzen dugu. Ondoren, errepide nagusitik jaitsiko gara berriro Gorostitzako kiroldegira iritsi arte.

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content