Trail-Running: Bi-Haran

  • Ibilbidearen izena
    BI HARAN
  • Diziplina
    Trail – Mendi-ibilietarako ere egokia
  • Ibilbide mota
    Trail ibilbide hau Barakaldotik doa hasieratik amaierara. Errekatxo auzo ederreko bi haranak hartzen ditu eta auzo hori da ibilbidearen erdiko puntua.
    Ibilbideak paisaia ikaragarriak zeharkatzen ditu pisten, bideen eta bidezidorren bidez.
  • Zailtasun teknikoa
    Ertaina
  • Zailtasun fisikoa
    Ertaina
  • Luzera
    22km
    Desnibela
    1200
  • Denbora
    Korrika: 3h 30 min. Oinez:7 h
  • Klima eta oharrak
    Urte osoan zehar egin daiteke, hainbat aukerarekin: noranzko desberdinetan edo Errekatxotik abiatuta (ibilbidearen erdia),ibilbidearen bi “hemisferioetako” bat modu independentean egiteko Gorostitzako kiroldegirantz.
    Zailtasuna gehitu dakioke 13,5. kilometroan, Ganeroitz mendiaren tontorrera igota (Irakurri deskribapena).

Deskribapena eta interesguneak

Deskribapena eta interesguneak Ibilbidea Gorostitzako kiroldegian hasiko dugu. Bisitarientzako zerbitzu-katalogo zabala eskaintzen duen puntua da: aparkalekuak, aldagelak dutxekin, KBus geltokia eta ur-botila beteko iturria.

Ibilbideari ekin ondoren, Goronillo mendira (274 m) igoko gara. Mendi xume honek ez du garaiera handirik, baina bista onak ditu. Gailurrera iritsi ondoren, Santa Luziara joko dugu (3. km), eta, bertan, botila berriro bete ahal izateaz gain, ermita ikusiko dugu.

Bidean aurrera jarraituko dugu hurrengo puntura eramango gaituen pista batetik. Kasu honetan, Argalario mendira (514 m), non 360º-ko panoramikaz gozatzeko aukera izango dugun. Trianoko mendiak, Bilbo Handia eta Abra ikusiko ditugu, atzealdean Kantauri itsasoaren ikuspegiarekin. Hemendik, Elefantearen Kobara jaitsiko gara (8. km). Barakaldon oso ezaguna den beste puntu bat da, eta bideak eta bidezidorrak lortuz iritsiko gara bertara. Trackarekin jarraituz, Loiola ibaiarekin egingo dugu topo, eta erraz zeharkatuko dugu, puntu horretan emari baxua duelako.

Behin 10. km-ra iritsita, Barakaldoko Errekatxo auzo ederra bisitatuko dugu. Barakaldoko gune ikusgarrienetako bat da, eta bertan, geure burua hornitzeko eta energiak kargatzeko aukera paregabea izango dugu. Udalerriko birika da benetan.

Ibilbideak aurrera jarraitzen badu ere, Gorostitzako urtegitik igaroz irteera punturaino oinez itzultzeko aukera dago, ibilbidea erdira murriztuz. Gu haranaren beste aldera igoko gara, eta harrobi zahar batetik eta Tellitu auzotik (11. km) igaroko gara, Barakaldoko historia industriala sortu zen puntu garrantzitsuenetako bat.

Gorantz jarraituz, Ganeroitz mendiaren magalera iritsiko gara (13,5 km). Ibilbideak aurrera egiten du, baina oso ausarta bazara, eskuinetik gailurrera igo zaitezke eta herriko punturik altueneko ikuspegiez gozatu.

Pistan aurrera jarraitu eta 15 km-ra iritsiko gara. Bertan, bide nagusia utziko dugu Sasiburu mendira igo eta Haitz Zuriak gailur-lerrotik paseatzeko. 17. km-an Arroletza eta bere suebakia daude. Ondoren, Barakaldoko Santa Ageda auzora jaitsiko gara. Leku historikoa da, tradizioz betea eta Euskadi osoan ospe handikoa. Santa Ageda ermita nabarmenduko dugu, kostaldeko Donejakue bidearen nahitaezko igarobidea delako.

Jarraian, Gurutzeta auzorantz doan errepideari jarraituko diogu, eta gure inguruko ikuspegiez gozatuko dugu 19,5 km-raino. Puntu horretan, ezkerrera egingo dugu, eta malda handiko arrapala batetik jaitsiko gara Gorostiza auzora.

Puntu horretan, ibilbidearen amaierari egingo dugu aurre, Gorostitzako kiroldegira berriro iritsi arte.

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content