Barakaldo

Barakaldo, Bizkaiko Ezkerraldea eskualdeko hiriburua, Bilbotik 8 bat
kilometrora dago, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean. 
Biztanleriari dagokionez, Euskadiko laugarren hiria da, eta Bizkaiko bigarrena; inguru estrategikoa benetan, aireportutik hurbil dagoelako eta komunikabide bikainak dituelako. 

Bisitaria harrituta geratzen da Barakaldok eskaintzen dizkion ustekabeko paisaiak eta kontrasteak ikustean. Katalogatutako kultur ondasunak ditu, hala nola Munoa Finka, mea kargalekuak, Errekatxo bezalako gune natural ederrak eta berdegune erakargarriak, Lorategi Botanikoa Ramón Rubial esaterako.

Barakaldo harro dago duen iragan industrialaz, eta zerbitzuen hiri eta nazioarteko negozio-zentro bilakaturik begiratzen dio etorkizunari, Bilboko Nazioarteko Erakustazoka (BEC) bertan baitago. Barakaldo hiri bizia da bertako merkataritza dinamikoari ez ezik, kultur jarduera aberatsari eta aparteko kalitatezko tradizio gastronomikoari ere esker.

Bide Onera

Berdea eta naturala

Barakaldok berdegune eta naturgune ugari ditu; aparteko bazter natural eta  kulturalak, bai eta paisaiak ere: bere ingurua ezin hobeto zaintzen duen hiri baten ingurumenarekiko sentiberatasunaren adierazle, aspaldi industria-erreferente izandakoak. 

Barakaldok zer eskaini ugari du irudia islatzen dion Nerbioi itsasadarretik mendi-gailurretaraino, zeintzuetatik panoramika ederrak ikus daitezkeen :

  • Sare berdea: ibilbideak hiriko parkeetan edo ibaiertzetan barrena.
  • Orkonerako pasealekua eta bide berdea.
  • Dolores Ibarruri pasealekua eta Barakaldo-La Arena bizikleta-bidea.
  • Lorategi Botanikoa: 300dik gora espezietako zuhaitzez eta zuhamuxkez eta bertako eta beste kontinente batzuetako sasoiko landarez jositako 60.000 metro koadro.
  • Errekatxo, paisaia magikoak eta irudi zoragarriak.
  • Mendiak: Zamaia, Sasiburu, Apuko, Arroletza, Mendibil, Argalario, Haitz Zuriak…
  • Kostako Santiago  Bidea, Erdi Aroko galtzada, Deabruaren zubian hasi eta Larrazabal mendiaren albotik doan Agate Deunaren bidea.
  • Munoa Finkako ingeles diseinuko parkea, 3,5 hektareakoa eta aberastasun botaniko handikoa.

Datu orokorrak

Barakaldo
19°
Mostly Cloudy
SatSunMon
19/13°C
19/13°C
20/14°C
  • Lurralde historikoa: Bizkaia
  • Eskualdea: Bilbo Handia
  • Barruti judiziala: Barakaldo
  • Kokapen geografikoa: 43º 17´ 45” Ipar latitudea eta 2º 41´ 30” Mendebalde latitudea.
  • Hedadura: 25,03 Km2
  • Perimetroa: 25.084 m
  • Batez besteko altuera: 349 m
  • Hiriguneko batez besteko altuera: 39 m

Itsasadarraren ezkerraldean kokatua, Bizkaiko hiriburutik 8 bat km.ra, eta 25 km2 baino gehitxoagoko azalerarekin. 

Topografia ondulatu samarra du, altuera txikiko mendiekin, horien artean aipagarriak direla: Argalario tontorra (513m.) eta Arroletza (456m.), -azken hau Sasiburu mendikatean- baita Haitz Zuriak (462 m.), Apuko (560 m.) eta Burzako (443 m.).

Barakaldoko lurraldea hiru ibaik bustitzen dute: Castaños, Errekatxotik datorrena eta Galindorekin elkartzen dena; Kadagua, Gueñestik datorrena, Bilborekin muga ezartzen duena eta urak Burtzeñan itsasadarrera isurtzen dituena; eta, azkenez, Nerbioi, jadanik itsasadar bihurturik.

Bizkaiko klima du, uda leunak, negu luzeak eta udazken atseginak. Urteko batez besteko tenperatura 14ºkoa da; urteko txikiena, berriz, 8ºkoa, eta handiena, azkenik 18ºkoa. IMko haizeak dira nagusi.

Iparraldetik, Sestao eta Trapagaran udalerriek mugatzen dute; hegoaldetik, berriz, Gueñes eta Alonsotegik; ekialdetik, Bilboko itsasadarrak eta Erandiok; mendebaldetik, Galdames eta Gueñesek.

  • Honako hautets-barrutiok eratzen dute udalerria:
  • Zaballa-Erdigunea
  • Desertu-Larrea
  • Arrontegi, Bagatza-Santa Teresa-Beurko
  • San Bizente
  • Arteagabeitia-Zuhatzu
  • Retuerto-Errekatxo-Kareaga
  • Lutxana-Burtzeña-Llano
  • Gurutzeta 

Jaia eta dibertsioa

Barakaldoko jaiak barakaldarrek duten izpiritu ireki, abegikor eta umoretsuaren isla dira. Urte osoan egin ohi diren ospakizun ugarietan izaten den berezko identitate-ezaugarria. Karmengo Ama Birjinaren jai nagusiez gain, beste batzuk ere aipagarriak dira, hala nola Gereziaren Jaia, Santa
Zezilia eta auzoetan ospatzen direnak. Barakaldon urte osoan dago dibertsio-giroa, gaueko bizitza
biziari eta ostalaritza sektore ugariari esker.

Agenda

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content