1936ko azaroaren 2ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialaren 25. alean argitaratutako dekretu bidez, Agirre lehendakariak, Defentsa Kontseilari gisa, Ospitale Militar Nagusia sor zedila agindu zuen, eta izenburu horren pean sartu zituen ”gaur egun Bilboko udal mugartean diren gerran zauritu nahiz gaixotutako milizianoak soilik artatzeko ospitale guztiak”.
Orduz geroztik, militarizaturik geratu ziren “Odoleko ospitale guztiak, bai eta haietara atxikitako langile guztiak ere”. Halaber, “Euzkadin bizi diren mediku, odontologo, albaitari, farmazialari, Medikuntzako ikasle, praktikatzaile eta erizain tituludun guztiak, haien zerbitzuak beharrezkotzat jotzen badira”
Barakaldo gerrako ospitale garrantzitsu bat – Bizkaiko Labe Garaien ospitalea -izan zuen, eta bost eraikin izan zituen, gudari eta milizianoak artatzeko eta sendatzeko egokiro birmoldatu zirenak.
Osasun-arretarako leku horiez gain, Gipuzkoatik etorrita nora joan ez zuten errefuxiatu asko artatzeko eta birkokatzeko egokitutako lekuak ere egon ziren.
Zenbait iturriren arabera, 1937ko maiatzaren 11n 4.000 errefuxiatu gipuzkoar zeuden Barakaldon soilik.