Gertaeren deskribapena
Mediku arretarako gaitutako zentroa
Data : –
Helbidea : Haren orubean dago gaur egun Anaien parkea.
Instalazioen zabalera eta kalitatearen karietara erabili zuten gerra zibilean odoleko ospitale gisa. Garai horretan, eskolak hainbat gorabehera izan zituen, UGTk zati bat hartu baitzuen batailoiko kuartel gisa erabiltzeko. Gainera, hainbat bonba erori ziren ikastolaren inguruetan, eta 13 urteko neska baten heriotza eragin zuten.
1975eko apirilean eraitsi zuten eskola. Gaur egungo Anaien parkea izenekoaren zati bat hartzen zuen, zehazki Askatasunaren etorbidera eta Batzar Nagusiak kalera ematen duen aldea.
Eskolaren aztarna bakarra, inguratzen zuen harresiaren atal bat: haren aldamenean, pertsona baten bizitza eraman zuen bonba erori zen tokian jarri zen Bigarren Errepublikaren legezkotasuna defendatu zuten guztiak gogoratzen dituen plaka.
Lekuaren erreferentzia
Eskolaren aztarna bakarra, inguratzen zuen harresiaren atal bat. Anaien parkea dago orain eskolak egon ziren orubean.