Etxe merkeen kooperatiba elkartea “El Porvenir”

Gertaeren deskribapena

Data : –
Helbidea :El Porvenir kalea 

Arteagabeitia auzoan, izen bereko kalean kokatutako familia bakarreko etxe bikoitzez osatutako multzo hau 1924an sustatu zuen AHVko langile talde batek.
Obraren kostua 405.756 pezetakoa izan zen, eta bazkideek beraiek egindako ekarpenaz (ekarpen ekonomikoa eta lanorduetan) eta Bizkaiko Diputazioaren maileguaz ordaindu zen.

1937ko martxoan aukeratutako Zuzendaritza Batzordea UGT sindikatuko kideek soilik osatzen zuten. Garbiketaren ondoren, eskuin ideologiako lau lagunek osatu zuten Batzordea.

ITURRIAK :
Barakaldoko Udal Artxiboa
719. kutxa. 12. fitxa

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content