Nicolas Larburu lanbide heziketako zentroaren sotoa

Gertaeren deskribapena

Data : –
Helbidea : Aldapa kalea, 3

Egungo Nicolás Larburu lanbide heziketako zentroa 1935ean hasi ziren eraikitzen, gerra hasi baino urtebete lehenago. Gerraren kariaz, proiektua bertan behera utzi zuten, nahiz eta eraikinaren sotoak jada eginda zeuden. Eskaileretatik sartzen zen sotoetara, eta segurtasun pixka bat eskaintzen zuten hormigoiz eraikita zeudelako, hala ere, segurtasuna areagotzeko, lur-zakuak jarri zizkioten, bai eta altzairuzko ate bat ere.

Beste babesleku batzuetan bezala, Udalak bideratu zituen hura egokitzeko beharrezko kudeaketak. 1936ko abenduaren 3an, Iberiar Sozietate Hidroelektrikoaren zuzendari nagusiak alkatearen aurreko gutunari erantzun zion “Eskoletan (luzapena), eraikitze-bidean den eraikin baten azpian eraikitako babeslekuan 100 tortxako 4 lanpara instalatuko dira” jakinarazteko.
1937ko ekainaren 19ko bonbardaketan, Manuel Lores Gistán gaztea babesleku horren aldamenean hil zela aipatzen du Koldobika López historialariak.

Gerra ostean, eraikuntza lanek jarraitu zuten, eta eraikina 1944ko ekainaren 20an inauguratu zuten.

Gaur egun, Nicolas Larburu lanbide heziketako zentroa euskal sare publikoaren barruan dago.

ITURRIAK :

LÓPEZ, Koldobika (2016). Gerra Zibila Barakaldon. Hamaika hilabeteko erresistentzia. Bilbo: Beta Edizioak.

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content