Ugarteko aerodromoa

Gertaeren deskribapena

Data : –
Helbidea : Ugarten dago, Retuerto auzoan, Basurto eta Nocedal errepideekin mugan

Lanak 1937ko maiatzean hasi ziren, euskal indarrentzako une kritikoan. Obrak bizkor egin ziren, eta aireportua prest egon zen 1937ko ekainaren 6rako. Koldobika López historialariaren arabera, eraikitzeko lanetan “350 langile inguruk hartu zuen parte, 10 orduko lanaldiak eginez. Pistak 850 metroko luzera zuen, eta 200 metroko sakonera, eta zelaiaren luzetarako norabidea haizeen iparraldeko norabidean orientatuta zegoen” (111. or.).

Nahiz eta bizkor ibili ziren lanak lehenbailehen amaitzeko, Ugarteko aireportua “Iparraldeko Indar Armatuak ez zuen inoiz erabiltzerik izan, frontetik gertuegi zegoelako eta ez zelako lehendik zeudenak baino hobea”.
Gaur egun, ez dago aerodromoaren aztarnarik.

ITURRIAK :
LÓPEZ, Koldobika (2016). Gerra Zibila Barakaldon. Hamaika hilabeteko erresistentzia. Bilbo: Beta Edizioak.

Lekuaren erreferentzia

Ugarten zegoen, Retuerto auzoan, Basurtotik Nocedalera doan errepidearen mugan.
Junqueral kaletik Aguirre auzorantz ( ur deposituetatik ateratako argazkia).

Kontserbazio egoera

Gaur egun ez dago aireportuaren aztarnarik.

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content