“La felicidad” Etxe merkeen elkarte kooperatiboa

Gertaeren deskribapena

Data : –
Helbidea : Felicidad kalea, 8

Izen bereko kalean kokatuta, bere horretan dirau 1931an eraikitako etxe merkeen multzoak. Etxabeaz eta beste hiru solairuz osatutako sei etxe bikoitz daude, guztira 48 etxe, beraz, eta orduan berritasuna izan zen hormigoi armatua erabili zuten.
Bizkaiko Labe Garaietako langileek sustatu zuten. 566.340 pezetakoa izan zen kostua, eta bazkideen diruaz eta Bilboko Udal Aurrezki Kutxa eta Monte de Piedad-en 32 urteko maileguaz finantzatu zen.
Zazpi lagunek osatzen zuten garbiketa egin baino lehenagoko Zuzendaritza Batzordea; baina ez da haien ideologia adierazten. Zuzendaritza berriak, berriz, kopuru berbera izan zuen, baina guztiak ideologia eskuindarrekoak.

Presidente berriak gutun bat idatzi zion alkateari aldaketa eskertuz, “uztailaren 18a baino lehen egiten zuen moduan bere bizitza normala hasteko”. Gutuna, beste guztiak bezala, agur ofizialarekin amaitzen da:

• Biba Espainia
• Francori diosala
• Gora Espainia

ITURRIAK :
Barakaldoko Udal Artxiboa
719. kutxa. 12. fitxa

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content