Gertaeren deskribapena
Data : –
Helbidea:La Bondad kalearen amaieran, Trapagara doan BI-745 errepidean.
San Bizente kirol hiriaren azpian, La Bondad kalearen amaieran, Trapagara doan BI-745 errepidean, harkaitzean induskatutako babesleku bat dago, gaur egun adreiluz estalia. Sancho de Berurko Gerra Zibila Euskadin Aztertzeko Elkarteak azterketa xume bat egin zuen sarbidea itxi aurretik:
«Aterpe honek bi sarrera eta leiho bat dauzka aireztatzeko. Meategiko galeria bat balitz bezala eraikita dago -harri bizian induskatua- eta, segur aski, barrena pneumatikoak erabili ziren eraiki zutenean. Galeria nagusi zabal bat dauka, eta, haren paraleloan, beste galeria txikiago bat; hiru korridorek lotzen ditu biak. Bigarren mailako galeria horretan ur depositu bat dago, babeslekuan zeudenak hornitzeko, hainbeste jenderen beroa itogarria izango zen eta. Urtegiak kanporatu egiten zuen soberako ura, babeslekuaren kanpoaldean amaitzen zen drainatze-hodi baten bidez, eta iturri inprobisatu hartan batek baino gehiagok ase zuen egarria. Gaur egun, ordea, ura edateko modukoa ez dela ohartarazten du kartel batek. Aterpea zabala da, eta altuera ia puntu guztietan 1,70 metrokoa, nahikoa baino gehiago, kontuan hartuta garai hartako batez besteko altuera gaurkoa baino askoz txikiagoa zela. Hezetasuna badu ere, babeslekua egoera onean da eta ez du luizirik, arroka nahiko sendoa baita ”.
Koldobika López historialariak aipatzen duenean “San Bizente hilerriaren azpian dagoen babeslekua, Trapagarango bidean” (135. or.) hartaz ariko da segur aski, eta honakoa ere badio: “jendeak su txikiak egiten zituen babeslekuaren barrualdean, lapikoetan janaria egiteko, eta behin baino gehiagotan sustoren bat ere hartuko zuten,eta eztula ere galanki”(133. or.).
ITURRIAK :
Brena, JA (2016ko irailaren 12a). Barakaldoko Gerra Zibileko ondare eraikiaren ikuspegia. Hemendik berreskuratua: https://www.cinturondehierro.net/es-es/Comunidad-Fortinera/Blog/ID/92/Aproximacion-al-patrimonio-construido-de-la-Guerra-Civil-en-Barakaldo
LÓPEZ, Koldobika (2016). Gerra Zibila Barakaldon. Hamaika hilabeteko erresistentzia. Bilbo: Beta Edizioak.
Lekuaren erreferentzia
La Bondad kalearen amaieran, Trapagara doan BI-745 errepidean, haitzean induskatutako babeslekua.
Kontserbazio egoera
Gaur egun adreiluz estalita dago sarrera, eta ez dago sartzerik.