Gertaeren deskribapena
Data : 1937ko maiatzaren 19a
Helbidea :Aldapa kalea, 3
Gerra Zibila hasi zenean ari ziren eraikitzen Lanbide Heziketako Zentroa, eta ez zuten 1944ra arte inauguratu . Eraikitzen ari ziren eraikineko sotoak bonba aterpe gisa erabili ziren.
Koldobika López historialariaren arabera, Manuel Lores Gistán gaztea babesleku honetako ateetan hil zen 1937ko maiatzaren 19ko bonbardaketan. Leherketaren ondorioz metal zati bat sartu zitzaion gorputzean, eta hark eragindako zauriak hil zuen.
Zentroa sortu zenetik aktibo egon da leku berean. Ez da gertaeraren aztarnarik geratzen.
ITURRIAK :
LÓPEZ, Koldobika (2016). Gerra Zibila Barakaldon. Hamaika hilabeteko erresistentzia. Bilbo: Beta Edizioak.
Lekuaren erreferentzia
Aldapa kalea, 3
Kontserbazio egoera
Ez dago bonbardaketak eragindako kalteen arrastorik.