Zirkulu kontserbadorea

Gertaeren deskribapena

Antolaketa politikoa
Data : –
Helbidea : Desertu plaza

Eskuineko alderdiek hautets-indar handia zuten Barakaldoko udalerrian, Elizateko erakunde publikoen eta enpresa nagusien zati handi baten gaineko kontrola baitzuten.

Espektro politiko horren aniztasun guztia zegoen Barakaldon: monarkikoak, karlistak, kontserbadoreak, tradizionalistak. Guztiek zeuzkaten zirkulu edo egoitza sozialak bertan, esate baterako, Zirkulu Kontserbadoreak berak edo Elkarte Tradizionalistak; baita, era berean, Herri Ekintzak, Batasun Patriotikoak (Primo de Riveraren alderdia) eta haren oinordeko Batasun Monarkikoak, zeinak zirkulu bat zeukan udalerrian, nahiz eta ez daukagun haren kokapenaren erregistrorik.

1912an sortutako Zirkulu Kontserbadoreak Alderdi Kontserbadorearen jarraitzaileak bildu zituen;  Abajo plaza izenaz ezagutzen den Vilallonga plazan zuen egoitza nagusia. Mikel Aizpururen arabera, zirkulu horrek 153 kide zituen 1924an (I. liburukia, 150. or.).   Fernando María de Ybarra, Bizkaiko oligarkiako familiakoa, zen buruzagi nagusia; gerora, Bizkaiko Labe Garaietako kontseilari bihurtu zena.

 Negozio kontuez gainera, alderdi kontserbadorearen Gorteetako diputatua izan zen Fernando María de Ybarra. Horrez gain, Alfonso XIII.ak Marqués de Arriluce de Ybarra izendatu zuen 1918an. Cabo Quilates kartzelako itsasontzian hil zen, gerra hasieran preso hartu zuten leku berean.

ITURRIAK
AIZPURU, Mikel (2010). Barakaldo, industria hiria: goraldia eta sendotzea (1900-1937). I. liburukia. Bilbo: Beta III Milenio, DL

Lekuaren erreferentzia

Egoitza nagusia Beheko Plaza izenaz ezagutzen zen Vilallonga plazan; gaur egun, Desertu plaza.

Kontserbazio egoera

Ez da ezagutzen kokapen zehatza. Plazaren argazkia atera dugu.

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content