Gertaeren deskribapena
Antolaketa politikoa
Data : –
Helbidea : Egoitza egungo Udal Euskaltegian (Bizkaia kalea, 2) zuten
Eusko Alderdi Jeltzalearen orbitan zegoen erakunde nazionalista zen Euskal Gazteria. 1930ean, euskal nazionalismoan gertatu zen banaketaren ostean, ANVn sartu zen Euskal Gazteria. Egungo Udal Euskaltegian (Bizkaia kalea, 2) zuen egoitza nagusia, nahiz eta bazuen Alonsotegin beste talde bat ere.
ANVko Gordexola batailoiko komandante Luis Urkullu Euskal Gazteriako kide zen. Barakaldoko parke batek haren izena du.
Gerra lehertu aurretik beste zatiketa bat suertatu zen, eta Barakaldoko Euskal Ekintza Autonomoa sortu.
Lekuaren erreferentzia
Egoitza egungo Euskaltegiko Udalean (Bizkaia kalea, 2) zuten.