Gertaeren deskribapena
Data : –
Helbidea : Herriko Plazako agertokia
BarakadoMemoriartek sortu zuen Memoriaren Horma-irudia, Udalak sustatutako proiektuaren bidez eta Bakeola, Bizikidetza, Gatazka eta Giza Eskubideak, Muralismo Público elkarteen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz.
2018ko martxotik ekainera bitartean, herritarren parte-hartzeaz diseinatu eta margotu zen horma-irudia, memoria historikoa berreskuratzeari lotutako elementuak artistikoki irudikatzeko. Gerrako haurrak, lantegiaren testuingurua eta manifestazio eta protestak irudikatzen dituzte hor adierazten diren irudietako batzuek.
2018ko ekainaren 20an inauguratu zen Horma-irudia, Herriko Plazan egindako jendaurreko ekitaldi batean. Besteak beste, Hala Dzipo dantza taldeak, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta alkate Amaia del Campok hartu zuten parte ekitaldian.