Gertaeren deskribapena
Data : –
Helbidea : Anaien parkea
2012ko ekainaren 22an, tropa frankistek Barakaldo erori zeneko 75. urteurrenarekin bat etorriz, hainbat ekintza burutu zituen Barakaldoko Memoria Historikoa Berreskuratzeko Batzordeak, horien artean, udalaren plaka bat jartzea Anaien eskola zaharreko sarreran, egungo Anaien parkean.
Leku hori aukeratu zen, 1937ko apirilaren 27an hainbat bonba erori eta batek 13 urteko neska bati burua moztu ziolako eta, orduan, odolaren ospitale gisa ere erabiltzen ari zelako eraikina. Oraindik ere ikusgai daude hor egun horretan eroritako bonba horien arrastoak.
Altxamendu frankistari aurre egin eta hiria defendatzea erabaki zuten guztiak omentzen ditu plakak, bai eta Barakaldoko Bigarren Errepublika defendatzen bertan edo beste leku batzuetan hil zirenak ere.
Gogoan hartu nahi izan ditu plakak hilabete horietan udalerrian bizitza mantentzeko lanetan aritu zirenak eta Gerra Zibilaren ondoren Francoren diktaduraren errepresioa luzaroan bizitu zutenak ere, torturak jasanez, espetxeratuta eta fusilatuta.
Anaien parkeko sarrerako horman dago kokatuta plaka.