Gertaeren deskribapena
Data : –
Helbidea : Antonio Trueba parkea
Fernando María de Ybarra y de la Revilla (Santander, 1875eko ekainaren 30a – 1936ko irailaren 25a, Barakaldo), Arriluce de Ybarrako I. markesa izan zen. Abokatua eta Alderdi Kontserbadoreko Antonio Mauraren fakzio politikoaren Diputatuen Kongresuko kide izan zen.
Cabo Quilates espetxe-ontzian gertatu ziren istiluetan hil zuten errepublikanoen aldeko kideek, Fernando de Ybarra y de Oriol semearekin batera.
Irailaren 25ean, itsasontzian preso zeudela, ontzigainera eraman, eta hantxe hil zituzten beste guztien aurretik, Fernando María de Ybarra, semea eta apaiz bat.
Monumentua Barakaldoko (Bizkaia) parke publiko batean zegoen.
Eskulturaren kokapena ezezaguna bada ere, egungo Antonio de Trueba parkeari Arriluceko Markesaren parkea deitu zitzaion frankismo garaian, eta, beraz, pentsatzekoa da hor nonbait egongo zela.