Bizkaiko Labe Garaiak ospitalea (San Eloy)

Gertaeren deskribapena

Gerrako Ospitalea
Data 
Helbidea : A. Miranda etorbidea, 5

Bizkaiko Labe Garaien industria-gunean lan egiten zuten langile plantillak osasun-laguntza handia eragiten zuen, lanaren gogortasuna eta horri lotutako arriskuen prebentzio eskasa kontuan hartzen baditugu.

Horregatik, 1910ean, T alderantzikatuaren formako ospitale bat eraikitzeko proiektua onartu zen. Manuel María Smith arkitektoak proiektatu zuen, eta hurrengo urtearen amaieran inauguratu zen. 25 ohe inguru zituen lorategi eta zuhaitzez inguratutako sendategiak,  eta gaixo zeuden langileak sendatzeko, lan-istripuetako zaurituak artatzeko eta langileen emazteentzako amatasun-zerbitzu gisa erabili zen.

Gerra Zibilean, Bizkaiko Labe Garaiek uneko beharren zerbitzura jarri zuten ospitalea, eta pabiloietako bat gerrako zaurituei arreta emateko erabili zuten.

1988an, Osakidetzaren sarean sartu zen ospitalea eskualdeko ospitalearen funtzioa betetzeko, San Eloy Ospitalea izenaz,   gaur egun ezagutzen den bezala. Miranda hiribidearen 5. zenbakiaren parean dago.

Lekuaren erreferentzia

Lehengo BLG ospitalea eraitsi egin zuten, eta haren lekuan egungo San Eloy Ospitalea eraiki zuten.

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content